Berriak Lehendakaritza
Eu

"Espiritu konstruktiboa eta lankidetzarako grin" izan dira nagusi Urkullu lehendakariaren eta Bizkaiko ahaldun nagusiaren arteko bileran

2013.eko urtarrilak 28

"Begikotasuna" gailendu da lehendakariaren eta ahaldun nagusien arteko bileretan. Josu Erkorekak nabarmendu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak eta José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak «erakundeen planteamendu partekatua behar duten interes komuneko alderdiak identifikatu» dituzte gaur egin duten bileran.

Iñigo Urkullu lehendakaria José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin egin du bilera gaur. Hau izan da hiru ahaldun nagusiekin egindako bileretan azkena. Ondoren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea hedabideen aurrean agertu da bi agintariek egin duten bilera baloratzeko. Erkorekak jakinarazi duenez, lehendakaria Ibone Bengoetxea EUDELeko presidentearekin bilduko da datorren astelehenean, otsailaren 4an.

Esan du, gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien arteko «lan partekatuko» guneak, nagusiki, zerga-arloa, ekonomia suspertzea, enplegua sortzea eta administrazio publikoen baliabideak optimizatzea direla. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak alderdiok «sakonago» jorratzeko lan-taldeak sortzea erabaki du.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak «uste osoa dauka» foru-aldundiek zerga-politikaren erreformari heltzeko jarrera «irekia, aldekoa eta konstruktiboa» izango dutela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Bilbao, Diputado General de Bizkaia