Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak osasungintzako ordezkariekin biltzen jarraitzen du

2013.eko urtarrilak 25

Osasun-sailburu Jon Darpón SATSE erizaintza sindikatuko ordezkariekin bildu da gaur goizean, osasungintzako kolektiboekin egiten ari den elkarrizketen barruan.

Bilera horrek harreman instituzionaleko esparru berria ireki du eta, esparru horretan, bi alderdiek adierazi dute hitz egiteko prest daudela, eta, ondorioz, iritziak trukatzeko bide berriak ezarri dituzte, Osakidetzari lan-harremanen lider gisa dagokion roletik harago.

Honako hauek izan dira bileran SATSEren aldetik: José Antonio de Léniz, Erkidegoko idazkari nagusia; Encarna de la Maza, Antolamenduko idazkaria; José Antonio García, Sindikatu Ekintzako idazkaria; Léniz Tabarra, Arabako Unibertsitate Ospitaleko ordezkaria, eta Inmaculada Aresti, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko ordezkaria.

Bestalde, Jon Darpónek eta bere taldeko kideek bilerak izan dituzte aste honetan Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin eta Arartekoarekin.

Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin izandako hitzorduari esker, haren ordezkariak lehen eskutik ezagutu zuten Saileko talde berria eta haien ildo nagusiak, eta, era berean, ordezkatzen duten mediku taldearen aldarrikapenak helarazi zizkioten.

Sindikatuaren aldetik, honako hauek izan ziren bertan: presidentea, José Ramón Berreteaga; idazkari nagusia, Kepa Urigoitia, eta probintziako batzordekideak, Valentín Collado eta Agustín Gutierrez (Gipuzkoa), eta Luis Mª Zaldumbide eta Carlos Blázquez (Bizkaia).

Bestalde, sailburua Arartekoarekin bildu zen, herritarrek Osasun Sailarekin eta osasun-zerbitzu publikoekin lotuta haren egoitzan aurekzten dituzten kexak ezagutzeko.

Biek adierazi zuten gehiagotan biltzeko nahia, jasotzen diren gorabeherak hurbiletik jarraitu ahal izateko.

Azkenik, sailburuak datozen asteetan hartu-eman saioekin jarraitzeko asmoa duela azaldu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)