Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Europar Batasuneko enbaxadoreekin elkartuko da Madrilen

2013.eko urtarrilak 25

Iñigo Urkullu lehendakaria Esloveniako Enbaxadak antolatutako bazkari batean izan da gaur Madrilen, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako enbaxadorerekin batera. Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ere hartu du parte topaketan.

Ohorezko gonbidatua izan da Lehendakaria, eta bertan Euskadik bizi duen egoera ekonomiko eta politikoaren berri eman die enbaxadoreei eta ekonomia suspertzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi dituen proiektuak ere azaldu ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)