Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoak FITUR 2013n izan duen presentzia eta 2012ko datuak ebaluaketa

2013.eko urtarrilak 25

1.1.- HOTEL ESTABLEZIMENDUAK EAE-N LURRALDEKA. (Iturria: Eustat)

Iturria: Eustat

(2012ko datuak, eta 2011koekiko portzentajea)

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

ETORRERAK

2.325.161

(-0,7%)

358.409

(-2,5%)

1.139.321

(0,7%)

827.431

(-1,8%)

OSTATU-GAUAK

4.433.793

(0,0%)

676.404

(1,4%)

2.139.114

(1,7%)

1.618.275

(-2,8%)

2.325.161 sarrera (-0,7%) eta 4.433.793 (0%) ostatu-gau egin ziren 2012an hotel-establezimenduetan; horiek dira gure hoteletan ostatatutako turistei dagozkien zifrak. Etorrera-kopurua egonkorra baina behera bidean dela esan dezakegu, bai eta ostatu-gauak iaz adina izan direla ere.

Lurraldeka, ordea, desberdina izan da portaera. Bizkaian bai sarrerek (+% 1), bai ostatu-gauek (+% 2) gora egin badute ere, Araban turista gutxiago izan dira, baina ostatu-gau gehiago egin dute. Gipuzkoan, berriz, % 2 eta % 3 bitartean gutxitu dira bai turistak, bai ostatu-gauak.

Turisten jatorria:

JATORRIA

ETORRERAK

HAZKUNDEA

Estatutik, guztira

1.516.139

-% 4,0

Euskaditik bertatik

359.249

-% 7,0

Madrildik

312.490

+% 0,4

Kataluniatik

234.355

-% 8,5

Andaluziatik

95.821

+% 24,7

Gaztela eta Leondik

87.611

-% 6,7

Valentziatik

69.117

-% 7,4

JATORRIA

ETORRERAK

HAZKUNDEA

Atzerritarrak, guztira

809.022

+% 6,0

Frantziatik

201.376

+% 5,7

Erresuma Batutik

80.962

+% 14,7

Alemaniatik

69.506

+% 3,4

AEB-Kanadatik

68.340

+% 11,6

Beste herrialde batzuetatik

67.251

-% 0,6

Hego Amerikatik

65.318

+% 3,0

Turisten % 65,2 estatukoak dira eta % 34,8 atzerritarrak. Estatutik etorritako turisten kopuruak izan duen beherakada Euskadiren ohiko merkatuetan gertatu da (EAEn bertan eta Katalunian); Madrilek, ordea, EAEko ohiko merkatu nagusiak, goranzko bidean eutsi dio sarrera-kopuruari. Nabarmena izan da, bestalde, Andaluziak izan duen gorakada handia.

Atzerriko merkatuei dagokienez, bestalde, oso portaera positiboa izan dute eta bariazio positiboak izan dute guztiek, «Beste herrialde batzuk» izeneko epigrafean bildutako zenbait merkatu, askoz ere apalagoak, izan ezik. Bereziki ugaritu dira Erresuma Batutik eta AEB-Kanadatik etorritako turistak.

1.2.- EAE-KO LANDA TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK LURRALDEKA. (Iturria: Eustat)

(2012ko datuak, eta 2011koekiko portzentajea).

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

ETORRERAK

124.419

(+% 0,8)

22.323

(-% 7,0)

35.764

(+% 1,2)

66.332

(+% 3,5)

OSTATU GAUAK

336.232

(-% 0,2)

55.083

(-% 7,6)

96.770

(+% 0,6)

184.379

(+% 1,8)

Estatuko turistak, jatorriaren arabera:

JATORRIA

ETORRERAK

HAZKUNDEA

Estatutik

109.530

-% 0,6

EAEtik

42.673

-% 4,1

Kataluniatik

19.922

-% 3,0

Madrildik

17.004

+% 14,6

Atzerriko turistak, jatorriaren arabera:

JATORRIA

ETORRERAK

HAZKUNDEA

Atzerritarrak

14.889

+% 12,6

Frantziatik

5.779

+% 16,2

Alemaniatik

1.506

+% 26,3

Erresuma Batutik

1.220

+% 2,3

Herbehereetatik

992

+% 155

Europako gainerako herrialdeetatik

950

+% 7,7

Iturria: Eustat

Landa-turismoari dagokionez, esan liteke 2011ko datuei eutsi zaiela. Etorreren kasuan, gorantz, eta ostatu-gauen kasuan, berriz, beherantz. Lurraldeka, Arabak bakarrik izan du beheranzko aldaketa, -% 7 eta -% 7,6 bitartekoa. Aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan datu positiboak izan dira, Gipuzkoan bereziki.

Hotelen kasuan bezalaxe, landa-turismoan ere beheranzko joera izan dute estatuko beste erkidegoetatik iritsitako turistek, madrildarrek izan ezik; horiek aurreko urtean baino % 14,6 gehiago izan ziren, aldaketa handia inondik ere.

Azkenik, turista atzerritarren kasuan, ia merkatu guztietan izan dira hazkunde nabarmenak, ez hainbestekoa, hala ere, Erresuma Batuaren kasuan.

1.3.- BETETZE MAILA (PLAZEN ARABERA) ETA BATEZ BESTEKO EGONALDIA HOTELETAN ETA LANDA TURISMOKO ETXEETAN, LURRALDEKA

BETETZE MAILA (PLAZEN ARABERA) HOTELETAN

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

2012

% 46,30

(-% 0,1)

% 40,95

(-% 0,4)

% 46,48

(+% 1,8)

% 48,71

(-% 2,1)

2011

% 46,33

% 41,12

% 45,65

% 49,78

HOTELETAKO PLAZA KOPURUAREN BARIAZIOA

Hoteletako plazen Δ (%) (2011-2012)

-% 0,1

+% 1,9

-% 0,1

-% 0,6

BETETZE MAILA (PLAZEN ARABERA) LANDA TURISMOKO ETXEETAN

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

2012

% 22,71

(-% 2,4)

% 16,94

(-% 8,6)

% 21,30

(+% 2,3)

% 26,30

(-% 3,6)

2011

% 23,27

% 18,53

% 20,82

% 27,28

LANDA TURISMOKO ETXEETAKO PLAZA KOPURUAREN BARIAZIOA

Landa-turismoko etxeetako plazen Δ (%) (2011-2012)

+% 2,3

+% 1,2

-% 1,7

+% 5,6

BATEZ BESTEKO EGONALDIA HOTELETAN

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

2012

B. b. egonaldia

1,91

(+% 0,7)

1,89

(+% 0,4)

1,88

(+% 1,0)

1,96

(-% 1,0)

BATEZ BESTEKO EGONALDIA LANDA TURISMOKO ETXEETAN

2012

B. b. egonaldia

2,70

(-% 1,0)

2,47

(-% 0,6)

2,71

(-% 0,6)

2,78

(-% 1,7)

Iturria: Eustat

Euskal Autonomia Erkidegoan, beheranzko joera izaten segitzen du hotelen betetze-mailak 2011rekiko, baina, lurraldeka, portaera ez da berdina izan. Hala, Bizkaian % 2ko igoera izan da, Gipuzkoan neurri bereko jaitsiera eta Araban, azkenik, beheranzko bideari eutsi zaio. Hoteletako plaza-kopuruaren argitara analizatu behar dira datu horiek izan ere, Erkidego osoan, eta Bizkaian eta Gipuzkoan berdin, ez du ia aldaketarik izan, baina Araban ia bi puntuz handitu da.

Landa-turismoko etxeen betetze-mailari dagokionez, % 22,71koa izan da aurten (2011n, berriz, % 23,27), % 2,4 gutxiago hain zuzen. Nolanahi ere, 2011n plaza-kopurua % 2,3 ugaritu izanak leuntzen lagundu du hori.

Batez besteko egonaldia 1,91 gauekoa izan da hotelen kasuan (ia 2011koa bera) eta 2,70 gauekoa, berriz, landa-turismoko etxeetan (-% 1). Hots, aldaketa gutxi dago hotelei dagokienez, Bizkaia egonik zertxobait gainetik, eta landa-turismoan, % 1 eta % 2 bitartean laburtu dira egonaldiak hiru lurraldeetan.

1.4.- HIRIBURUEN PORTAERA

Gasteiz

Bilbo

Donostia

Etorrerak

258.801

734.215

462.064

% aldaketa 2011rekiko

% 0,9

% 1,1

-% 0,9

Ostatu-gauak

521.442

1.417.659

909.332

% aldaketa 2011rekiko

% 4,7

% 2,3

-% 0,9

B. b. egonaldia

2,01

1,93

1,97

% aldaketa 2011rekiko

% 3,8

% 1,1

% 0,1

Betetze-maila, plazen arabera

44,67

54,00

56,49

% aldaketa 2011rekiko

-0,4

1,4

-1,4

Eskainitako plaza-kopurua

1.166.350

2.622.632

1.607.635

% aldaketa 2011rekiko

5,1

0,9

0,6

Iturria: Eustat eta Euskadiko Turismo Behatokia

Hiriburuetan, Bilbok eta Gasteizek bariazio positiboak izan dituzte; Donostiak, ordea, beherakada txikia izan du sarreretan ostatu-gauetan eta betetze-mailan.

1.5.- Beste autonomia-erkidego batzuetako datuekiko alderaketa (Iturria: INE)

Hoteletako ostatu-gauak 2012

% aldaketa 2011rekiko

Balear Uharteak

1,2

Katalunia

0,3

Euskal Autonomia Erkidegoa

0,1

Valentziako Erkidegoa

-1,2

Nafarroako Foru Erkidegoa

-2,2

Kantabria

-3,9

Madril

-6,2

Galizia

-7,0

Asturias

-8,2

Gaztela eta Leon

-8,2

Estatuko turistek hoteletan egindako ostatu-gauak:

% aldaketa 2011rekiko

Euskal Autonomia Erkidegoa

-3,0

Madrilgo AE

-3,5

Kantabria

-4,0

Nafarroako Foru Erkidegoa

-4,1

Valentziako Erkidegoa

-5,8

Asturias Printzerria

-8,4

Gaztela eta Leon

-8,7

Galizia

-8,9

Katalunia

-9,1

Gaztela-Mantxa

-11,6

Atzerriko turistek hoteletan egindako ostatu-gauak:

% aldaketa 2011rekiko

Valentziako Erkidegoa

6,6

Euskal Autonomia Erkidegoa

6,3

Nafarroako Foru Erkidegoa

5,3

Katalunia

4,7

Galizia

1,8

Kantabria

-3,6

Gaztela eta Leon

-6,0

Asturias Printzerria

-6,6

Madrilgo Erkidegoa

-8,8

Portaera ona izan du Euskadik estatuko gainerako autonomia-erkidegoen aldean. Estatuko turistek egiten dituzten ostatu-gauei dagokienez, jatorri-erkidegon artean EAE da gutxien jaisten dena, ia Madrilen pare (% 3 inguru). Atzerriko turistek egiten dituzten ostatu-gauei dagokienez, Valentziaren atzean ageri da EAE, antzeko balio positiboarekin (+% 6). Gainerako autonomia-erkidegoak –Nafarroa, Katalunia, Balear Uharteak, Andaluzia, Galizia…– atzeago ageri dira.

FITUR 2013. Euskal turismoa kudeatuko duen lantalde berriak sektorearekin izango duen lehen hitzordua

Ø Euskadiko turismoa sustatzeko egutegiko lehen azoka. Urte turistikoa abiatzea.

Ø Lantalde berriak sektorearekin izango duen lehen hitzordua.

Ø Helburua: turismoaren arloan diharduten beste erakundeekiko eta eragile pribatuekiko harremanak sendotzea.

Ø Berrikuntzak: gure bidaia-agentzia hartzaileek esperientzia turistikoak merkaturatzea.

Ø Naturaren, hirien eta gastronomiaren inguruko esperientzia turistikoak aurkeztuko ditu Euskadik Fiturren.

Euskadik Fiturrera eramango duen berrikuntza esanguratsuetako bat izango da euskal turismoaren kudeaketa publikoaren arduradun berriak izango direla, Eusko Jaurlaritzan sailburu Arantza Tapia eta Itziar Epalza sailburuordea.

Bestalde, bere proposamen nagusiak aurkeztuko ditu Euskadik standean, estatuko eta, batez ere, Madrilgo publikoaren intereseko lau produkturen inguruan antolatuta:

Ø «Euskadin barrena»: Euskadi osorik nahiz haren zati bat esploratzeko eta deskubritzeko, haren paisaiaren, herri-hirien, kostaren eta barrualdearen, historiaren, kulturaren eta jendearen bidez, gaua toki askotan igarota eta automobila erabilita mugitzeko.

Ø «Hiri-txangoak»: Hiri bat bizpahiru egunetan deskubritzeko, esploratzeko eta hartaz gozatzeko, erakargarri turistikoak bisitatuz, erosketak eginez eta gaueko giroaz eta bizitzaz gozatuz. Turistak gure helmugarekin egiten duen lehen kontaktua izan ohi da modalitate hau, eta urtean egiten diren bidaia-kopuruarekiko pisu handia duenez, ikaragarri garrantzitsua da produktu hau Euskadirentzat.

Ø «Gastronomia eta Enoturismoa»: Euskadiko esperientzia gastronomikoaz eta enologikoaz gozatzea da bidaia hauen muina. Produktuak dastatzea eta haiei buruz ikastea. Gastronomiak eta enoturismoak eragindako egonaldietan sukaldari ospetsuen nahiz talentu berrien jatetxeak bisitatzeko eskaintza ugari egiten zaio turistari, bai eta bisita kulturalak egitekoak, lehengaiak ezagutzekoak, jakiak prestatzeko ikastaroak egitekoak, delicatessen produktuak erostekoak eta, jakina, jendearekin adiskide-giroan jardutekoak.

Ø «Natura aktiboa»: Inguru naturalarekiko kontaktua esperimentatzeko nahiz euskal kostak bertako jarduerak praktikatzeko eskaintzen dituen aukerez baliatzeko bidaiak. Hainbat eskaintza egiten die produktu honek turistei, batzuk publiko generalistari eta besteak espezializatuari.

o «Euskadi naturala»: Bidaiariak halako jarduerak egiteko erabiltzen du inguru naturala, hotel nahiz landa-turismoko etxe batean ostatatuta dagoela.

o Publiko mugatuagoei eskainitzako beste esperientziak: Ornitologia, mendi-ibiliak, zikloturismoa, surfa… Surfak protagonismo berezia izango du aurten, Surfing Euskadi produktu-kluba sortua baita –iazko udan aurkeztu zen, izan ere–, estatuko produktu-klubetan lehena.

Proposamen xehe horiek beste hainbeste liburuxkatan aurkeztuko dira eta bisitarien eskura egongo dira Euskadiren standaren mostradoretan.

Bi liburuxka berri izango dira aurten: alde batetik MICErena (Euskadin jarduteko interesa duen bilera-antolatzaile profesionalentzat) eta, bestetik, surfing Euskadi liburuxka. Horrez gain, gastronomiarekiko interesa dutenei oso erakargarria egingo zaie «Eusko Label» markako Euskal Herriko produktu gastronomikoez egindako platerak prestatzeko errezeta-bilduma.

Ohitura denez, zenbait jarduera programatu ditu Euskadiren standak astebururako, orduan izaten baita feria azken erabiltzaileei (madrildarrei, hain zuzen) irekita.

o Berritasuna. Euskadirako txangoak saltzeko puntua: Lehendabiziko aldiz Fiturren, aurten beren txango turistikoak merkaturatuko dituzte zenbait helmugak. Euskadiren kasuan 7 bidaia-agentzia hartzailek merkaturatuko dituzte esperientziak, aparteko prezioan. Horrez gain, online saltzeko puntu bat ere atonduko da

o Gastronomia-lantegia: Bigarren urtez parte hartu ahal izango dute bisitariek esperientzia gastronomiko batean, standaren tabernan eta Gamarrako Ostalaritza Eskolako profesional baten eskutik. Larunbatean 25na laguneko 5 saio izango dira, eta igandean, berriz, hiru saio.

o Jolas informatikoen txokoa: Mission Euskadi”. Zortzi iPad ipiniko dira standaren erdi-aldean, bisitariek jolasean aritu daitezen. Hainbat zailtasun gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek zenbait pertsonaia ospetsuren eskutik, gure lurraldearen gainean baloi-bidaia bat egiten duten bitartean. iPaderako erakusle bat ere emango zaie. Eta aldez aurretik Euskadiren turismo-webgunean izena ematen dutenen artean, gure lurrerako bidaia bat zozkatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 25ean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Itziar Epalza