Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskotrenek Larreinetako funikularraren zerbitzua berriro ere martxan jarri du

2013-01-24

Gaur 11:00etan, Euskotrenek Larreinetako Funikularraren ohiko zerbitzua berriro ere martxan jarri du. Zerbitzu hori etenda egon da goizeko 9:05etik aurrera, funikularraren bidera zuhaitz bat erori egin delako.

Funikularraren bidetik zuhaitza kentzeko beharrezko lanak burutzen ziren bitartean eta ohiko zerbitzua berriro martxan hasi arte, Euskotrenek La Escontrilla (Trapagaran) eta Zugaztieta (La Arboleda) artean autobusen ordezko zerbitzua eskaini du, noranzko bietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan