Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiko eskumenak errespetatzeko eskatuko dio Rajoyri

2013.eko urtarrilak 24

Datorren astean Mariano Rajoyk harrera egingo dio lehendakariari; topaketa horretan Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren jarduera-ildoak azalduko ditu. «Murrizketak ezartzeko errege lege-dekretuen eta dekretuen bidez Euskadiko eskumenak ez inbaditzea» eskatuko diola jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako buruak. Lehendakariak adierazi du bi agintariek «funtsean» egoera ekonomikoaz hitz egingo dutela, baina beste gai batzuk ere izango dituztela hizpide: bakea eta bizikidetza, autogobernu-estatusa eta erakundeen egonkortasuna, besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrizketa bat egin diote goizean RNE irratian, Manolo H.H.k zuzendutako El día menos pensado irratsaioan.

Iñigo Urkulluk zerga-politika ere berrikusi behar dela aipatu du. Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko, zerga-erreformaren alde agertu da lehendakaria, baina «pertsonak zigortu gabe».

Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko EAJk eta PPk egindako akordioari dagokionez, halaber, Araban zein Bizkaian «eszenarioak zabalik» daudela zehaztu du lehendakariak. «Ikusiko dugu adostasun horrek islarik duen Eusko Jaurlaritzaren proiektuan», gaineratu du. Urkulluk gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak talde guztiekin hitz egiteko «bokazioa» duela, 2013ko ekitaldian onartutako aurrekontu-proiektu bat izan dadin.

Kataluniako burujabetasun-adierazpena

Kataluniako Parlamentuak onartutako burujabetasun-adierazpenaren inguruan, gehiengoak hartutako erabakiarekiko «errespetu demokratikoa» agertu du lehendakariak; halere, Katalunia eta Euskal Herria «bi egitate nazional ezberdin» direla eta «errealitate nazional ezberdinak zein ibiltzeko bide ezberdinak» dituztela nabarmendu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @andergurrutxaga
    2013.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak Euskadiko eskumenak errespetatzeko eskatuko dio Rajoyri. http://t.co/aKxDXXvP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)