Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

EAEANko Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzako Justizia sail berriari harrera egin dio

2013.eko urtarrilak 25

Auzitegiko lehendakari Juan Luis Ibarrak eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak espero dute “topaketa honek balio izatea erakunde bion artean komunikazio-bideak ireki eta elkarlan naturala izateko”.

EAEANko Gobernu Salako Osoko Bilkurak gaur goizean egin die harrera Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko sailburuari eta gainerako goi karguei. Lehen topaketa hau Bilboko Justizia Jauregian izan da, eta gainera, Josu Erkorekaren agendako lehen ekitaldi ofiziala izan da, Justizia sailburu gisa.

Bileran zehar, EAEANko Juan Luis Ibarrak azpimarratu du hiru lerro estrategikotan aurrera egin behar dela, hau da,  administrazio-antolakuntzan, informatikaren azpiegituran eta pertsonalaren politikan, eta hori lortzeko Justizia Sailaren lankidetza eskatu du.

Aurrekoarekin lotuta, EAEANko lehendakariak hauxe adierazi du: “antolakuntza eraginkorrago baten helburua eduki ahal dugu, baldin eta bulego judizial berriaren eredua guztiz ezartzen badugu, oraindik hori eskuratu ez duten lau barruti judizialetan, informazioari eta komunikazioari aplikatutako garapenean aurrera egiten badugu, eta Justizia Administrazioaren langileak ilusionatzen ahalegintzen bagara gizakien zerbitzura egongo den zerbitzu publiko ematearen bikaintasuna eurengana dezaten”.

Bere aldetik, Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa erakutsi du, alde batetik, “babes judizial eraginkorra bermatuko duen Justizia Administrazio batean sakontzeko, eta Justizia Administrazio hori herritar guztientzat eskura erraza eta azkarra izateko” eta, beste alde batetik, “kalitatezko zerbitzu publiko batean aurrera egiteko, profesional kualifikatuak eta lan eraginkorrerako lagun egingo duten baliabide materialak dituena”.

Ildo honetan, Josu Erkorekak bere konpromisoa erakutsi du era berean “herritarren zerbitzura dagoen bulego judizial berria ezartzen joateko” eta defendatu du, “teknologia elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera zabaltzea, hori nahitaezko koordinazio judizialerako giltzarri garrantzitsua delakoan”.

Azkenik, sailburu berriak esan du Gobernu honen lehentasunezko ardatza dela “hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzea, Justizia Administrazioarekiko harremanetan”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Margarita Uría, José Manuel Valín,Jon Arturo Uriarte,Tatiana González San Sebastián