Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aurtengo Urtarrilean iraungi egingo dira Gasteizko Tranbiaren bezeroen BAT modalitateko 829 txartel

2013.eko urtarrilak 21

Iraungitako txartelaren saldoa txartel berrira pasatuko da. 30 D txartelen kasuan, kendu daitezkeen egunak txartel berrian gehituko zaizkie.

Aurtengo urtarrilean, Gasteizko Tranbiaren bezeroen 829 BAT txartel iraungiko dira. Horietatik 194 gutxienez berriztatu dira jada, joan den astearen amaierara arte erregistraturiko datuek erakusten dutenez.

Guztira, 2013. ekitaldian 56.000 txartel iraungiko dira. Txartel horiek ondoren adierazten den bezala daude banaturik:

  • Lehen hiruhilekoan: 4.527 txartel (%8,02).
  • Bigarren hiruhilekoan: 12.374 txartel (%21,92).
  • Hirugarren hiruhilekoan: 19.159 txartel (%33,95).
  • Laugarren hiruhilekoan: 20.368 txartel (%36,09).

 

Duela lau urte jasotako BAT txartelen bizitza erabilgarria aurtengo ekitaldian amaitzen hasi da. Hau da, iraungitako txartelak dituzten erabiltzaileek beste bat eskuratu ahal izango dute TIB-OIT (Tranbiaren Informazio Bulego) berrian, BAT BEREZI txartela duten pertsonen kasuan izan ezik, horiek zentro zibikoetan eskatu behar izango baitute beraien txartela berriztatzea. Esan behar da BEREZI txartelak datorren maiatzean hasiko direla iraungitzen.

Iraungitako txartelen saldoa txartel berrira pasatuko da era automatikoan, zenbatekoa gal ez dadin. Une horretatik aurrera, bidaiariek Gasteizko Tranbia sareko geralekuetako makina automatikoetan eta BAT bereizgarria daramaten Vital Kutxako kutxazainetan baino ezin izango dituzte kargatu.

Horrez gain, 30 D kargatze modalitatea duten erabiltzaileek, geratzen zaizkien egunen baliokidea izango den karga jasoko dute txartel berrian.

BAT txartela berriztatzeko prozeduraren kostua 3 eurokoa izango da. Izapidea oso erraza da. Nahikoa da Alava Jenerala kaleko 2an dagoen Tranbiaren Informazio Bulegoan, Caja Vital Kutxako 2097 0178 12 0018547754 kontu korrontean, Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos, S.A.-ren aldeko 3 euroko diru-sarrera egin izanaren ziurtagiria edo egiaztagiria aurkeztea eta iraungita dagoen txartela eramatea. Ordainketa kreditu txartelez ere egin ahal izango da Tranbiaren Informazio Bulegoan bertan (TIB-OIT).

BAT txartelak lau urte igaro ondoren iraungitzen dira. Epe hori euskarriaren bizitza teknologikoarekin bat dator. EuskoTreneko bezeroek une oro kontsultatu ahal izango dute beren txartelaren iraungitze data tranbiaren salmenta makinetan. Horretarako nahikoa da BAT txartela sartzea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, konpainiaren web gunean www.euskotren.es ere jaso dezakete informazioa.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manycomics
    2013.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    En el presente mes de enero caducan 829 tarjetas BAT de clientes del Tranvía de Vitoria-Gasteiz http://t.co/KTD0RdJN http://t.co/dbsq5i3P

  • @manycomics
    2013.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    En el presente mes de enero caducan 829 tarjetas BAT de clientes del Tranvía de Vitoria-Gasteiz http://t.co/KTD0RdJN http://t.co/dbsq5i3P

  • @twittoria
    2013.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News En el presente mes de enero caducan 829 tarjetas BAT de clientes del Tranvía de Vitoria-Gasteiz . http://t.co/ZGoOR1Eg