
Segurtasun sailburuak desaktibatu egin du Euskadiko Uholdeengatiko Plan Bereziaren larrialdi aurreko fasea
Ibaien egoera ona eta epe laburreko meteorologia-iragarpena ikusita, Segurtasun sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak, desaktibatu egin du Euskadiko Uholdeengatiko Plan Bereziaren larrialdi aurreko fasea.
Modu paraleloan, larrialdi-dispositiboek urtegien bilakaeraren jarraipen intentsiboa egiten segituko dute, bereziki Zadorraren sistemarena. Izan ere, azken egunetan erregistratu diren kopuru metatuak garrantzitsuak izan dira, eta sistema osoa gainkargatuta dago.
Aste ezegonkorra
Eguraldiaren bilakaerari dagokionez, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak aste ezegonkorra iragarri du, gutxienez datorren ostegunera arte. Berriz ere prezipitazioak izango ditugu, eta, iragarpenen arabera, prezipitazio horiek kostaldeko eta kantauriar isurialdeko eremuetan pilatuko dira. EAEko barrualdean euri gutxiago egingo du.
Euskalmeten arabera, datozen egunetan, gainera, hainbat fronte iritsiko zaizkigu gurera, eta baliteke ekaitzak eta txingorra ere izatea. Bestalde, elur-kota, uneren batean, 400-600 metro artean koka daiteke, bereziki astearte gauetik asteazken eguerdira.
Itsasoaren egoerari dagokionez, Euskalmetek 5 metro inguruko altuera izan dezaketen olatuak iragarri ditu. Hala ere, marea hilak daudenez, ez da arazo garrantzitsurik espero. Dena dela, Segurtasun Sailak kontuz ibiltzeko gomendioa egin du.
-
2013-01-21
Comentario de Twitter:
@Irekia_News informa DESACTIVADA fase PREEMERGENCIA Plan Especial Inundaciones de #Euskadi http://t.co/VoGgJtcb Via @vostSPAIN - @DYAalertas -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Desactivada la fase de Preemergencia del Plan Especial de Inundaciones de Euskadi. http://t.co/7Sf77X9H -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RECORDAMOS @Irekia_News informa DESACTIVADA fase PREEMERGENCIA Plan Especial Inundaciones de #Euskadi. http://t.co/RRsJoD1X Via @vostSPAIN -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RECORDAMOS @Irekia_News informa DESACTIVADA fase PREEMERGENCIA Plan Especial Inundaciones de #Euskadi. http://t.co/w6HC284H -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Desactivada la fase de Preemergencia del Plan Especial de Inundaciones de Euskadi. http://t.co/7Sf77X9H -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Desactivada la fase de Preemergencia del Plan Especial de Inundaciones de Euskadi. http://t.co/7Sf77X9H -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Desactivada la fase de Preemergencia del Plan Especial de Inundaciones de Euskadi. http://t.co/7Sf77X9H -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Desactivada la fase de Preemergencia del Plan Especial de Inundaciones de Euskadi. http://t.co/7Sf77X9H -
2013-01-21
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Desactivada la fase de Preemergencia del Plan Especial de Inundaciones de Euskadi. http://t.co/7Sf77X9H