Berriak
Eu

Osasuna, hezkuntza eta gizarte bazterkeriaren kontrako borroka izango dira aurrekontuen lehentasunak

2013.eko urtarrilak 22

Ogasun eta Finantzetako sailburu RicardoGatzagaetxebarriak ohartarazi du 2013. urtea «txarra»izango dela. Aurreikuspenek diotenez, BPGa % 1,1 murriztuko da eta urteko enplegu-tasa % 2 txikiagoa izango da; hau da, 19.000 lanpostu gutxiago.Gatzagaetxebarriaren esanetan, 2014an hasiko da EAEko ekonomia suspertzen. Egoera ekonomiko honen aurrean, Ogasun eta Finantzetako sailburuak adierazi du administrazio publikoko langileen soldatak ez dituztela eguneratuko, ez dutela langile kopurua handituko eta funtzionamendu-gastuak murriztuko dituztela. Horrez gain, Gatzagaetxebarriak baieztatu du inbertsio publikoa «egokitu» egingo dela, «oinarrizko zerbitzu publikoei eusteko».


Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka ohi bezalakomunikabideen aurrean mintzatu da Gobernu Kontseiluaren ostean. Gaurko agerraldian, Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarria eta biak izan dira, eta azken horrek azaldu ditu Jaurlaritzak 2013ko aurrekontuetarako finkatu dituen gidalerroak.

Gatzagaetxebarriak nabarmendu duenez, gidalerro horien helburu handietako bat gizarte-politikak, osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak defendatzea da. Erronkanagusien artean izango dira, halaber, enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzea, baita Euskadiren irudia eta hurazabalean proiektatzea ere internazionalizazioaren bidez. Hori guztia kontu publikoak «onbideratuta» eta «moduiraunkorrean» kudeatuta.

Aldi baterako langileen aparteko ordainsaria


Josu Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak erabaki du euskal administrazio publikoko aldi baterako langileei ordaindutako aparteko ordainsaria erreklamatzeko prozesuari ez ekitea. Guztira 12.000 langilek jaso zuten iazko ekainetik abendura bitarteko zatiari zegokion aparteko ordainsaria. Bozeramailearen esanetan, auzi hori aztertzeko prestatutako txosten juridikoak dio ez dela erreklamazio-prozesurik irekiko harik eta Konstituzio Auzitegiak kontu honen inguruko ebazpenik eman arte.

Bestalde, Hezkuntza Ministerioaren erreformari helduta, Erkorekak adierazi du «harrituta» daudela Wert ministroak Cristina Uriarte sailburuaren proposamenari emandako ezezkoa dela medio, eta «erabateko jarrera itxi»azaldu duela gaineratu du.

Azkenik, bozeramaileak aurreratu du lehendakariak Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bihar izango duen bileran planteamendu orokor bat egingo duela hiru ardatz nagusirekin: ekonomia suspertzea eta enplegua, gizarte-zerbitzuen sarea sendotzea eta zerga-politika berria. Planteamendu hori bera Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari ere helaraziko dio urtarrilaren 28an.


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.01.22)

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aurzelai
    2013.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Conoce las directrices de los presupuestos vascos para 2013 http://t.co/pffr75YK

  • @aitordelavilla
    2013.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osasuna, hezkuntza eta gizarte bazterkeriaren kontrako borroka izango dira aurrekontuen lehentasunak. http://t.co/PbykR6DA

  • @andergurrutxaga
    2013.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osasuna, hezkuntza eta gizarte bazterkeriaren kontrako borroka izango dira aurrekontuen lehentasunak. http://t.co/PbykR6DA

  • @ibonoz
    2013.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osasuna, hezkuntza eta gizarte bazterkeriaren kontrako borroka izango dira aurrekontuen lehentasunak. http://t.co/PbykR6DA

  • @MiriamUrt
    2013.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    Directrices de los presupuestos de Euskadi priorizan la Sanidad, la Educación y la exclusión social... http://t.co/YP44FmYz vía @Irekia

  • @ekonomiagoiena
    2013.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Conoce las directrices de los presupuestos vascos para 2013 http://t.co/pffr75YK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)