Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bere eskumenak “gorputz eta arimaz” defendatuko dituela adierazi du Erkorekak

2013.eko urtarrilak 21

Josu Erkorekak Urkulluren gobernuak bere eskumenak defendatuko dituela ohartarazi du, eta “batez ere” oinarrizko zerbitzu publikoekin zerikusia dutenak: Segurtasuna eta Hezkuntza. Eskumen horiek Eusko Jaurlaritza dagoen foro guztietan gogor defendatuko dituela baieztatu du.

Adierazpenok Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan egin ditu Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak.

Erkoreka adierazi duenez, PPren gobernuak krisi ekonomikoa “zurigarri” gisa erabili du sistema “berriro zentralizatzeko” eta eskumenak “ahultzeko”.

Espetxe-politikaren eskumenaren harira, “aldarrikapen historikoa” dela adierazi du Erkorekak, baina PSOE nahiz PP “aldiro-aldiro” kontra azaldu direla.

Barcenas auzia
Barcenas auzia delakoari buruz, bozeramaileak azaldu du “harritu” egiten duela eta “beldurgarria dela”, bai “kopuruen larritasunagatik”, bai  “zantzu guztien arabera, dirua desbideratu eta PPren goi kargu eta buruzagien artean lotsagabekeria handiz banatu dutelako”.

Erkorekak azaldu duenez, auzia “oso berezia” da eta zaila izango da beste alderdi batzuetan errepikatzea; halaber, PP “beste alderdi politikoek erabiltzen ez dituzten parametroetan mugitu” dela ohartarazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)