Berriak
Eu

Zadorraren Sistemaren Jarraipenerako Erakunde arteko Mahaiaren bilera

2013.eko urtarrilak 17

Vitoria-Gasteiz 2012ko urtarrilaren 17a. Gaur arratsaldean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaia. Mahaian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordea berriak, Josu Zubiagak, hartu du parte eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak egin ditu mahaiaren lehendakari lanak.  Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Urtegien ur kantitatea ikusita eta hurrengo egunetarako azken iragarpen meteorologikoak kontuan izanda,  Zadorra Sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiak berriz biltzea erabaki du ; Zadorraren sistemaren jarraipenean elkarlanean diharduten erakundeek sinatutako protokoloek adierazten dutenari jarraiki.

Azken bi egunetako egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologiko eskasak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Ulibarriko urtegia 60 metro kubiko  segundoko zabaltzeko proposamena egin zaio, eta hark neurria onartu du.

Erabaki hau mahaikide guztiek onartu dute kontuan izanda urtegien ur metatua zein den, azken aurreikuspen hidrometeorologikoak kontuan izanda eta azkeneko euri jauzi errealak kontuan izanda. Izan ere, urteko sasoi honetan ez da hainbeste urik metatu orain dela 24 urte Zadorrako sistemako urbiltegietan.

Mahaiak hurrengo egunetan estu jarraituko ditu urtegi, euri jausi eta aurreikuspen hidrometerologikoak. Asteburuan zehar hustuketa hauek mantendu behar izango dira. Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko