Berriak Lehendakaritza
Eu

Durangaldea «aukera historiko» baten atarian dago

2013.eko urtarrilak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Garai bateko trenbide-azpiegiturek hartutako lursailak berreskuratzeko eta Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko hiriguneak hobetzeko lanetara eginiko bisitan, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Jaurlaritzak eutsi egiten diola proiektu hori gauzatzeko «konpromisoari». Urkulluk adierazi duenez, kotxetegiak eta lantegiak Lebarioko instalazio berrietara eraman izanari esker 60.000 metro koadro berreskuratu dira. Horietatik, 25.000 hiriko zati bihurtuko dira: herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen gune ireki bat Durango erdian.

Durangon izan da gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakaria, eta Iurreta, Durango eta Abadiño inguruan trenbide-azpiegitura zaharrek garai batean hartutako lursailak berreskuratzeko lanak bisitatu ditu.

«Garraio-politika komun eta koordinatu bat» aldarrikatu du Urkulluk, eta bere gobernuak 2020. urterako Garraio Jasangarriaren Gida-plan berria egingo duela jakinarazi du. Hala, udalen, aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlan instituzionala eskatu du Lehendakariak, «garraio-txartel bateratua lortzeko”.

Zorra Publikoa
Lehendakariak jakinarazi du iaz konprometitutako zorraren kopuruaren erdia «konprometituko» duela aurten Jaurlaritzak; halaber, «azken euroa ere» inbertitzera bideratuko dela gehitu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ugteuskotren
    2013.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Durangoaldea está ante una “oportunidad histórica”. http://t.co/9lpiPQuI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcaldes de Iurreta, Durango y Abadiño