Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Hezkuntzan aurrematrikula egiteko kanpaina

2013-01-17

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak urtarrilaren 28an irekiko ditu bi urtetik aurrerako eskoletarako, lehen hezkuntzarako eta DBHrako aurrematrikula epea, eta otsailaren 8an itxiko.

Ikastetxeek eurek bideratuko dituzte eskaerak; edonola ere, izapideak errazteko, interesatuek Internet bidez ere egin ahal izango dute eskaera, www.hezkuntza.net webgunearen bitartez. Kasu horretan, eskaera bete ostean, lehendabiziko aukera gisa zehaztutako ikastetxera joan beharko dute eskatutako dokumentazio guztia entregatzera.

Seme-alabak lehendabizikoz matrikulatuko dituzten gurasoek 586 ikastetxe izango dituzte bi urteko haurrentzat (horietatik 353 publikoak; hots, % 60,2) eta 545 hiru urtekoentzat (331 publikoak; hau da, %  60,7).

Kontuan hartu beharreko egunak:


Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra: aurrematrikula aurkezteko epea.
Otsailak 19: eskatzaileen zerrenda argitaratuko da.
Martxoak 4: plazen esleipenaren behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Egun horretatik aurrera, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira; hain zuzen, martxoaren 15era bitartean.
Martxoak 21: behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Apirilak 12:  bigarren eta hirugarren aukerak argitaratuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)