Berriak

Zadorraren Sistemaren Jarraipenerako Erakunde arteko Mahaiaren bilera.

2013-01-16

Vitoria-Gasteiz 2013ko urtarrilaren 16a. Gaur arratsaldean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaia. Mahaian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordea berriak, Josu Zubiagak, hartu du parte eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak egin ditu mahaiaren lehendakari lanak.  Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Azken bi egunetako  eurite, eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologikoak kontuan izanda,  Zadorra Sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiak biltzea erabaki du; Zadorraren sistemaren jarraipenean elkarlanean diharduten erakundeek sinatutako protokoloek adierazten dutenari jarraiki.

Azken bi egunetako egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologiko eskasak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Ulibarriko urtegia 45 metro kubiko  segundoko zabaltzeko proposamena egin zaio, eta hark neurria onartu du.

Mahaiak hurrengo egunetarako batzar berri bat aurreikusi du, urtegien joera aztertzeko. Gerta daiteke asteburuan zehar hustuketa hauek mantendu behar izatea. Hala ere, ez da aurreikusten arrisku egoerarik egotea. Beraz, lasaitasun mezua igorri nahi da eta Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan