Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Donostian ospatuko den Danborrada dela eta

2013.eko urtarrilak 16

Euskotrenek larunbatean, urtarrilaren 19an, gauez tren zerbitzu berezia eskainiko du eta igandean, urtarrilaren 20an, goizez ere tren zerbitzu berezia eskainiko du Donostian ospatuko den Danborrada dela eta.

Zerbitzu honek Zumaia eta Donostia lotzen duen linearen ohiko zerbitzua osatzen du, hori dela eta geltoki bien artean 60 minuturik behin gaueko trenen eskaintza egongo da (urtarrilaren 19tik 20ra bitarteko gauean) eta 30 minuturik behin urtarrilaren 20ko zatirik handienean zehar.

Tren berezien ordutegiak ondorengo hauek dira:

URTARRILAREN 19TIK 20RA BITARTEKO GAUA

Zumaia-Donostia:
Irteerak Zumaiatik Donostiara orduro 23:30etik 6:30era.

Donostia-Zumaia:
Irteerak Donostiatik Zumaiara orduro 22:50etik 5:50era.

URTARRILAK 20

Zumaia-Donostia:
Asteburuetako ohiko zerbitzuez gain, orduro zirkulazio bereziak egongo dira 10:30ak 21:30ak bitartean.

Donostia-Zumaia:
Asteburuetako ohiko zerbitzuez gain, zerbitzu bereziak egongo dira orduro 9:20tik 20:20ra bitartean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau