Berriak Lehendakaritza
Eu

Gernikako Arbolaren Gurutzea eman dio Lehendakariak Agirre Lehendakariaren familiari, Eusko Jaurlaritzaren saririk gorenena

2010.eko martxoak 06

Lehen Lehendakariaren eta lehen Eusko Jaurlaritzako sailburuen senideek hartu dute parte ekitaldian, euskal erakundeetako ordezkariekin eta Carlos Garaikoetxea eta Juan José Ibarretxe lehendakari ohiekin batera

Euskal autogobernuaren “fundatzaile”tzat jo ditu Patxi López Lehendakariak Agirre Lehendakaria buru zuen lehen Eusko Jaurlaritzako kideak eta bere “harrotasuna” agertu du “askatasuna, autogobernua eta demokrazia” defendatu zituen Gobernuagatik. “Gaur egungo Gobernua, aurrekoak izan ziren modura, kate-maila txiki bat da Agirre Lehendakariak eta bere gobernuek hasitako katean”, azpimarratu du.

Patxi López Lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea, Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk gorenena, eman die Jose Antonio Agirre Lehendakariaren eta lehen Eusko Jaurlaritza hartako sailburuen senideei.  Lópezek nabarmendu duenez, lehen Eusko Jaurlaritzak “modu berezian landu zuen ideologia guztien arteko elkarlana eta ahalegin bateratsua herria defendatzeko”.  Lehendakariaren iritzian, “egoerak hala eskatuta, gehitkuntza eta ulermenaren erdedua zen aipatu  Gobernua” eta “denon artean herri honen hoberena eraikitzen jakin izan dugun euskaldunen ondasun komuna dugu honezkero”.

Lehendakaritzaren egoitzan ospatu da Gernikako Arbolaren Gurutzearen emate ekitaldia,  Carlos Garaikoetxea eta Juan José Ibarretxe lehendakari ohiek eta euskal erakundeen ordezkariek hartu dute parte aipatu ekitaldian. José Antonio Ardanzak asteazkenean jasan zuen bihotzekoaz berreskuratzen ari da.  Aintzane Agirre, José Antonio Agirreren alabari eman dio Lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea. Hauxe da Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk gorenena eta Euskadiri eskainitako zerbitzu nabarmenak, bere izaera defendatu eta nortasuna berreskuratuz eta, oro har, gizarte, ekonomia eta kultura eremuetan egindako berebiziko lana eta ospea saritu asmotan ematen da.

Bere hitzaldian, ideologia ezberdinetako pertsonak “lankidetzako gobernu zabalean ” batu zituzten “baloreak” nabarmendu ditu Lehendakariak, “ denon artean herri honen hoberena eraikitzen jakin dugun euskaldunen ondasun komuna bihurtu dena”.  “Bere ideologia eta ezberdintasunen gainetik, euren herria defendatzeko elkarrekin aritzea jakin zuten gizonak, autogobernua eta demokrazia defendatzeko”, azpimarratu du.

Ekitaldian egon diren senideei zuzendu zaie Lehendakaria, erbesteko “zuon sufrimenduaren zordunak gara” eta “Agirre Lehendakariak eta bere gobernuak guri helarazten jakin izan dutenaren zordun”, esan du. López harro agertu da “autogobernua sortu zuen gobernuagatik”, “askatasuna, autogobernua eta demokrazia” defenditu zituena, hain zuzen ere. “Gaur egungo Gobernua, aurrekoak izan ziren modura, kate-maila txiki bat da Agirre Lehendakariak eta bere gobernuek hasitako katean”, amaitu du.

 

4 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 09

    Me he fijado en el siguiente enlace del gobierno vasco:

    http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2312/es/contenidos/informacion/distinc_cruz_arbger/es_443/cruz_c.html

    Aún no se ha modificado para que conste que José Antonio de Aguirre y lecube tiene a título póstumo esta medalla. Espero que se arregle este pequeño error.

  • 2010.eko martxoak 08

    el pnv siempre a estado jugando al gato y al raton,y la verdad ees que le a sacado rendimiento,yo que el Señor Lehendakari no me fiaria mucho de ellos,pues te venden a la primera de cambio,recuerden el pacto de lizarra,un saludo y cuidate patxi,te necesitamos fuerte

  • 2010.eko martxoak 07

    si es que se os ve el plumero...todos juntitos en la foto, pnv a que juegas? o con ellos o contra ellos, no podreis estar siempre jugando a lo mismo. Traidores.

  • 2010.eko martxoak 07

    veo la foto suya, sr. lehendakari, junto a otros exlehendakaris, y me pregunto porque sólo es posible que los políticos se unan a la hora de honrar a los muertos(ahora agirre, otra veces, tras atentados de ETA). No es posible qu ustedes, los politicos, por una vez en la vida, se pongan de acuerdo para salir de la crisis? este país no avanzará hasta que ETA desaparezca, pero tampoco será lider de nada sino hay mnimos que nos unan. Usted es el Lehendakari, deberia ser quien diera ejemplo y si hace falta renunciar y ceder mas que la otra parte, no le parece?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria