Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Zor Publikoaren jaulkipen berriak onartu da (2013-01-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urtarrilak 15

Dekretua, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen duena, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 220.723.334 euroko zenbatekoan.

Gobernu Kontseiluak Zor Publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egiteko baimena ematen duen dekretua onetsi du gaur. Gehienezko zenbatekoa 220.723.334 eurokoa izango da.

Aurrekontuen Lege berririk ez dagoen bitartean, luzatu egin da Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari 2012ko Aurrekontuen Legearen bitartez baimendu zion zorpetze-ahalmena.

Gobernu Zentralarekin adostutako zorpetze-baimena eta 2012an egindako zorpetze-eragiketak kontuan hartuta, eta 2012ko urriaren 26ko azken baimenak bertan babestutako eragiketak 2013ko martxoaren 31ra arte formalizatzeko aukera ematen duenez, 220.723.334 eurokoa da, momentuz, zorpetzeen gehienezko zenbatekoa.

1.- Gehienezko zenbatekoa, guztira: 220.723.334 euro

2.- Interes-tasa: Finkoa edo aldakorra

3.- Epea: Gehienez 30 urte.


Dekretu honek baimendutako zorpetze-eragiketak Zor Publikoaren jaulkipenen bidez edo mailegu- edo kreditu-eragiketaren baten bidez gauzatuko dira. Bada, eragiketa horietatik eratorritako baliabideak EAEren 2013ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko erabiliko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau