Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Gizon bat zauriturik, unitate bat igarotzen ari zen unean trabiaren plataforman sartu ondoren

2013.eko urtarrilak 14

Gaur arratsaldeko 14:55ak inguruan, gizon bat zauriturik gertatu da Gasteizen, unitate bat igarotzen ari zen unean tranbiaren plataforman sartu ondoren, Arriagako Atea eta Luis Olariaga kaleen arteko bidegurutzean, Arriagako eta Artapadurako geralekuen artean.

Oinezkoa, unitatea igarotzen ari zen unean sartu da tranbiaren plataforman, eta, ondorioz, tranbiaren gidariak ezin izan du harrapaketa saihestu. Horren ondorioz oinezkoak zauriak izan ditu, eta anbulantzia batean eraman behar izan dute ospitale batera.

Istripua gertatu den unean, tranbiaren seinaleak, Abetxukorantz zihoan unitatearen zirkulazioa baimentzen ari ziren.

Istripuak eraginak sortu ditu zerbitzuan, istripuan zuzenean parte hartu duen unitateak eskaintzen duen zerbitzuan zein Abetxukoko adarreko ondorengo bi zirkulazioetan, ezinbestekoa izan baita zirkulazio horien parte bat etetea. Istripua gertatu den tokian lehen laguntzak jaso eta gero zauritua ospitalera eraman ondoren, ohiko zerbitzua ezarri da berriro.

Euskotrenek gogoratu nahi du oso garrantzitsua dela zuhurtasun handia izatea tranbiaren bidearen eta geralekuen inguruetan, eta astiro ibiltzea, tranbia unitaterik hurbiltzen ez dela egiaztatuz eta oinezkoen igarobideak eta semaforoak erabiliz trenbidea gurutzatzeko orduan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan