Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Vitoria-Gasteizko trenbidea lurperatzeko hitzarmenaren sinadura-ekitaldia

2010.eko martxoak 05

Akordioa Sustapen Ministerioak, Garraio Sailak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak sinatu dute

Sinaduraren ekitaldia Artium Museoan egin da, eta bertan aritutako partaideak hauexek izan dira: José Blanco Sustapen ministroa, Iñaki Arriola EAEko Garraio Sailburua, Xabier Agirre Arabako diputatu nagusia, Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea, eta Antonio González Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif) erakundearen presidentea. Obrek 476 milioi euroko kostua izango dute, eta haiei esker 300.000 metro karratu utziko dira libre trenbideak gaur egun okupatzen dituen lurretan.

Iñaki Arriola Garraio Sailburuak azpimarratu duenez, hitzarmen hau sinatzea “urrats erabakigarria da Vitoria-Gasteiz Abiadura Handiko sarean integratzeko”. Eusko Jaurlaritzaren helburu hori lurperatze-lanentzat emandako 117 milioi euroetan islatzen da. “Segurtatu diezazueket Eusko Jaurlaritza –Lehendakaria buru izanik- buru-belarri sartu dela proiektu honetan”, nabarmendu du. Artium Museoak Vitoria-Gasteizko trenbidea lurperatzeko hitzarmenaren sinadura-ekitaldia hartu du. Lan horri esker, trenbidearen ibilbideak Arabako hiriburuan egiten duen zauria “sendatu” ahal izango da.

Ekitaldian izan dira José Blanco Sustapen Ministroa, Iñaki Arriola EAEko Garraio Sailburua, Xabier Agirre Arabako diputatu nagusia, Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea, eta Antonio González Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif) erakundearen presidentea. Gonbidatuen artean, Mikel Cabieces Gobernuaren EAEko ordezkaria egon da, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko zenbait kide eta Gasteizko udalaren zinegotzi batzuk.

Gaurko arratsaldean lortutako akordioaren bitartez, 476 milioi euro inbertituko dira trenbidea lurperatzeko lanetan. Sustapen Ministerioak, ADIFen bitartez, 142 milioi euro jarriko ditu, Eusko Jaurlaritzak 117 milioi, Arabako Foru Aldundiak 50 milioi eta Gasteizko Udalak 67 milioi. Lanak gauzatzeko hurrengo urratsa trenbidea lurperatzearekin zerikusia duten eginkizun guztiak kudeatuko dituen Sozietate Publikoa eratzea izango da, datorren apirilean.

4 iruzkin
  • @kallejavier
    2015.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/TNJjrXbk8b
    http://t.co/mtOI9tlWcC
    NO QUEREMOS 40 millones. #VGsoterramientoYA #PierdeVitoria

  • 2010.eko martxoak 09

    Me alegro de que por fin haya un acuerdo para eliminar esa barrera ferroviaria y dotar a la capital de estación del AVE. Espero que dentro de poco haya también proyecto para la construcción de la estación en Bilbao y para la llegada del metro a Galdakao.

  • 2010.eko martxoak 07

    y tanto, yoxu. lo curioso es que tras 30 años en Ajuriaenea, haya tenido que ser un lehendakari socialista (que no es el primero, ese es Ramon RUbial, diga lo que digan) siempre diciendo que los nacionalistas congieun ms cosas en MAdrid que los demas y hemos tenido que esperar a 2010 para que alguien decida acabar con la vias por el medio de la capital de EUskadi. Aunque no me extraña, tanto tiempo dedicado a convencer a los descarriados que andan por el monte que no han tnido tiempo de ocuparse de los que vivimos en la ciudad...me voy a por un marianito, pero rojo eh!

  • 2010.eko martxoak 06

    ya era hora de que Vitoria despegara un poco

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria