Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: “Hezkuntza publikoa eta kalitatezkoa eskubide bat da, eta ezin diogu uko egin”

2013-01-09

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitatearen garrantzia azpimarratu du, “ziur gaude goi-mailako hezkuntza eta ezagutza herrialderako inbertsio bat direla”, ziurtatu du. Urkulluk azaldu du orain etorkizunera begiratzeko unea dela eta bere gobernuak “hobetzeko asmoa” duela, “hezkuntza publikoa eta kalitatezkoa eskubide bat da, eta ezin diogu uko egin. Jaurlaritzak ez dio uko egingo eskubide horri”, erantsi du.

Iñaki Goirizelaiak Euskal Herriko Unibertsitateko errektore kargua hartu du, Ajuria Enean (Gasteiz) Iñigo Urkullu lehendakariak zuzendu duen ekitaldi batean.

Urkulluk bere gobernuak “bikaintasuna” abiapuntu duen prestakuntzan “kontzentratutako” Euskal Herriko Unibertsitatearen alde egiten duen apustua azpimarratu du. Lehendakariak ziurtatu du bere gobernuak Euskadiren inguru sozial, kultural eta ekonomikoaren garapenarekin “inplikatuta dagoen” unibertsitate “aktibo” baten alde egiten duela apustu. Iñigo Urkullu ziur dago “prestakuntza eta trebakuntza ona” duten gazteak eta “ikerketa eta ezagutzaren transferentzia” beharrezkoak direla. “Aurrera atera behar dugu, eta hobeto egingo dugu unibertsitate-erkidego osoaren inplikazio profesional eta pertsonalarekin”, gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia