Berriak
Eu

Erkorekak azpimarratu du lehentasunak “gizarte-prestazioak eta enplegua” direla

2013.eko urtarrilak 07

Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburua ETBko “Egunon Euskadi” saioan elkarrizketatu dute. Josu Erkorekak egoera ekonomikoa izan du hizpide, eta “gauza askotarako diru gutxiago” egongo dela ohartarazi du. Murrizketak egongo direla onartu duen arren, lehentasunak zehaztuko direla azaldu du, “gizarte-prestazioak eta enplegua, hain zuzen, baina garapen ekonomikoa ahaztu gabe”.

Erkorekak “modu arduratsuan jokatzeko” eskatu die alderdi politikoei, bozeramaileak ez baitu onartzen aurrekonturik ez izateko aukera egotea. Josu Erkorekak alderdiak kontu publikoak izatea “sustatzeko” “prest egotea” espero du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)