Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

2.000 langabe gutxiago ditu Euskadik abendua amaitu ondoren

2013.eko urtarrilak 04

 

Euskadin erregistratutako langabeak 1.986 lagun gutxiago izan ziren abenduan; hau da, % 1,16ko beherakada izan da aurreko hilabetearen aldean. Autonomia-erkidegoan enplegu bila dabiltzanak 169.083  ziren 2012a bukatutakoan Lanbideko erregistroen arabera.

 

Euskadiko langabezia % 16,29 igo da urtetik urterako datuaren arabera; hau da, 2011ko abendutik 2012ko abendura bitartean.

 

Herrialdeei dagokienez, Bizkaiak izan zuen abenduan portaerarik onena; 2012ko azaroan baino 1.174 langabe gutxiago izan baitzituen, % 1,22ko beherakada, beraz. Herrialde horretan erregistratutako langabeak 94.811 ziren.

 

Gipuzkoan, berriz, urte bukaeran 2012ko azaroan baino 485 langabe gutxiago zeuden; % 1,01eko beherakada, hortaz. Orduan 47.688 langabe zeuden herrialdean. Azkenik, azaroan baino 327 langabe gutxiago izan ziren abendu amaieran Araban; guztira 26.584 lagun, % 1,22ko murrizketa, alegia.

 

Abenduan 226 gizon gehiago gelditu ziren lanik gabe (azaroan baino % 0,27 gehiago), eta 2.212 emakumek lortu zuten lana; hau da, % 2,55eko murrizketa. Hala eta guztiz ere, lanik gabe daudenen % 50,7 emakumeak dira.

 

Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 885 langabe gutxiago izan ziren abenduan (- % 6,25). Are hobeagoa izan zen 25-45 urte bitartekoentzako bilakaera: 1.027 langabe gutxiago (- % 1,15). 45 urtetik gorako langabeen artean, berriz, 74 langabe gutxiago izan ziren (- % 0,11).

 

Sektoreka, lehen sektorekoan, pertsona langabe bat gehiago egon zen, hots, 0,03ko igoera; industrian, 455 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe, hau da, % 1,77 igo zen; eraikuntzan, aldiz, 420 pertsona gehiago izan ziren, beraz, % 2,11ko igoera izan zen; eta zerbitzuen sektorean, berriz, 2.454 pertsona gutxiago izan ziren (% 2,27 gutxitu zen). Bestalde, aurretik lanik gabe zeudenen langabezia % 2,81 jaitsi zen (408 pertsona gutxiago).

 

 

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa abenduan

 

 

Abenduan, 887.660 Gizarte Segurantzaren afiliatu zeuden batez beste Euskadin, aurreko hilean baino 4.169 gutxiago.

 

Lurraldeka, abenduan, Arabak eboluzionatu du hoberen; izan ere, % 0,42 jaitsi zen afiliazioa; aldiz, Gipuzkoak eboluzionatu du okerren, % 0,53 jaitsi baitzen afiliazioa. Bizkaia % 0,44an kokatu zen.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pitxorierri
    2013.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    ¡Animo! RT @lanbideejgv: RT @Irekia_News: Euskadi cierra diciembre con 2.000 personas menos en situación de desempleo. http://t.co/m7PRHZV5

  • @lanbideejgv
    2013.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 2.000 langabe gutxiago ditu Euskadik abendua amaitu ondoren. http://t.co/Vz2H72U5

  • @lanbideejgv
    2013.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi cierra diciembre con 2.000 personas menos en situación de desempleo. http://t.co/OoIDg9Jv