Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren larunbatean bere autobusen ibilbidea aldatuko du Donostian eta Zumarragan

2013.eko urtarrilak 03

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, urtarrilaren 5ean, Donostian eta Zumarragan bere autobusen ibilbidea aldatuko du Errege Magoen Kabalgataren ospakizuna dela eta.

Donostiako autobusen aldaketa dela eta, Euskotrenek Askatasun Etorbideko ohiko geralekua lekuz aldatuko du Easo kaleko 7. zenbakira, “Ciaboga Tabernaren” ondora, betiere Gipuzkoako hiriburutik 16:30ak eta 19:50aren artean irtengo diren zirkulazioetan.

Donostiara sartzeko, 16:30ak eta 20:00ak bitartean burutuko dira San Martin kaletik Easo kalera, hori dela eta azken geraleku honetako busaren errailetik zirkulatuko du Pio XIIra sartzeko. Bidaiariak jaisteko geralekua Easo kalearekin burutzen duen bidegurutzera atzeratuko da.

Zumarragan, Euskotreneko autobusak ezin izango dira sartu 19:15ak eta 21:00ak bitartean Filipinak Irlak kalean dagoen ohiko geralekura, Zumaia noranzkoaren zirkulazioetan. Hori dela eta, ibilbidea aldatu egingo da eta ondorengoa izango da: Ospitalea – Estazioko Plaza - Ipiñarrieta (Urretxu), GI-632 eta GI-631 Azkoitirantz. Horregatik, Zumaia noranzkoan, Filipinak Irletako geralekua kendu egingo da, 19:15ak eta 21:00ak bitartean.  Hori dela eta San Gregorio, Elizkale, Iparragirre, Bidezar, Piedad, Urdaneta eta Secundino Esnaola kaleetan aipatutako ordutegian trafikoan mozketa egongo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau