Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Metro Donostialdeak tren zerbitzu berezia eskainiko du Donostian erregeen kabalgata dela eta

2013.eko urtarrilak 02

Metro Donostialdeak larunbat honetan, urtarrilaren 5ean, tren zerbitzu berezia eskainiko du Donostian Erregeen Kabalgata dela eta.

Zerbitzu berezi hori Donostia-Hendaia lotzen duen eguneko ohiko zirkulazioen osagarria izango da, hau da, Donostia eta Oiartzun artean trenen eskaintza  15 minuturik behin izango da, arratsaldez.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE-DONOSTIA-HENDAIA

  • Irteerak Lasartetik Hendaiara: Zirkulazioak 30 minuturik behin 15:30etatik 21:30etara (Hendaiara) eta 22:00etan eta 22:30etan (Oiartzunera).
  • Irteerak Donostiatik Oiartzunera: Zirkulazioak 15 minuturik behin 15:45etik 21:15era eta gainera 21:45, 22:15 eta 22:51n

HENDAIA-DONOSTIA-LASARTE

  • Irteerak Hendaiatik Lasartera: Zirkulazioak 30 minuturik behin 16:03tik 21:33ra (Lasartera) eta 22:03an eta 22:33an (Donostiara).
  • Irteerak Oiartzunetik Donostiara: Zirkulazioak 15 minuturik behin 16:20tik 21:50era eta gainera 22:20, 22:36 eta 22:50ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek metrodonostialdearen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.metrodonostialdea.com

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau