Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzua aldatuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, errege kabalgata dela eta

2013.eko urtarrilak 02

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, urtarrilaren 5ean zirkulazioa moztuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta.

Zehatzago esanez, honako aldaketa hauek gertatuko dira tranbia zerbitzuan:

BILBOKO TRANBIA

Zirkulazioa moztuko da Arriaga-Pio Baroja artean, arratsaldeko 18:50etik 20:05era:

  • Ohiko zerbitzua 18:40era arte (Atxuri-La Casilla) eta 18:23ra arte (La Casilla-Atxuri).
  • Ordu horretatik aurrera, tranbia ez da ibiliko, hain zuzen ere Arriaga eta Pio Baroja artean. Hori dela eta zerbitzua eskainiko da bi tarte desberdinetan, noranzko bietan, Atxuri–Arriaga alde batetik (12 minutuko maiztasuna 18:50etik aurrera Atxuritik eta 18:56tik Arriagatik) eta Pio Baroja–La Casilla beste aldetik (10 minutuko maiztasuna 18:33tik aurrera La Casillatik eta 18:58tik Pio Barojatik).
  • 20:00etatik aurrera Atxuritik eta 19:43tik La Casillatik, zerbitzua berriro ere indarrean sartuko da ohiko ordutegira itzuliz.

GASTEIZKO TRANBIA

Zirkulazioa moztuko da Angulema-Antso Jakituna artean, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara, gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

  • Azken irteera Ibaiondotik     . . . . . . . . . . . . . .    17:45
  • Azken irteera Abetxukotik     . . . . . . . . . . . . .    17:52
  • Azken irteera Angulema-Abetxuko  . . . . . . . .   18:08
  • Azken irteera Angulema-Ibaiondo  . . . . . . . . .   18.16
  • Lehen irteera Angulema-Abetxuko    . . . . . . .    21:38
  • Lehen irteera Angulema- Ibaiondo   . . . . . . . .    21.45
  • Lehen irteera Antso Jakituna-Angulema    . . . .  21:27

Beste aldetik, euskotrenek jakinarazten du urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:51n, tren berezi bat helduko dela Gernikako geltokira. Bertan Errege Magoak etorriko dira, hasiera emateko Gernikan ospatuko den Kabalgatari.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau