Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak zerbitzu publikoak bermatzeko konpromisoa hartu du, autogobernu handiagoaren alde agertu da eta adostasunak lortzea eskaini du

2012.eko abenduak 31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal gizarteari hitz egin dio Gabonetako mezu tradizionalean. Bere lehenengo hitzetan Urkulluk azpimarratu du Euskadi “beldurra eta gorrotoa” atzean uzteko “aukera berdintasunezko etapa” berri batean dagoela. Lehendakaria ziur dago “leialtasunaren eta diskrezioaren” bitartez “iragana gainditzea” lortuko dela, baina horretarako “eskuzabaltasun handia” beharko dela ziurtatu du.

Egoera ekonomikoari dagokionez, lehendakariak onartu du datozen bi urteak zailak izango direla, baina ziur dago gaindituko direla. Iñigo Urkulluk ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak zorroztasun ekonomikorik “handienarekin” jardungo duela eta “gerrikoa estutuko” duela. Ahalegin ekonomiko horretan ez dira pertsonak ahaztuko; izan ere, lehendakariak azpimarratu du datorren urteko “lehentasunak” izango direla. Bere hitzaldian azpimarratu du osasun-arreta, behartsuenentzako laguntza, gazteen prestakuntza eta langabetuentzako laguntza bermatu nahi dituela.

Urkulluren jaurlaritzaren beste helburu bat da “autogobernua irabaztea, erabaki gehiago hartzea, aintzatetsiak izatea eta munduan presentzia handiagoa izatea”. Lehendakariak “errespetua” eskatu du Euskadiren autogobernuarentzat hezkuntza-, osasun- nahiz kultura-politiketarako, baita erabaki politiko eta ekonomikoetarako ere.  

Bukatzeko, Urkullu lehendakariak akordioak lortzeko eta “zailtasunen aurrean gehitzeko” prest dagoela adierazi du. Urte berria ez ezik, “garai berri bat” ere hasten ari dela gailendu du, eta “guztiontzat hobea” izan dadin lan egiteko konpromisoa hartu du.

(Diskurtso osoa eranskinean)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)