Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Usansoloko geltokia-Ospitalea eta Zamudio-Teknologia elkartegia lineetako autobus zerbitzuetan abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean

2012-12-28

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak aldaketak sartuko ditu datozen abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean Usansoloko geltokia – Ospitalea eta Zamudio – Teknologia Elkartegia lineetako autobus zerbitzuetan, Gabon Zahar eta Urte Berri Eguneko jaiak direla eta.

USANSOLOKO GELTOKIA - OSPITALEA

Astelehena, abenduak 31. Azken autobusen irteera ordua:

  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Bermeora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 19:23an.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Eibarrera doan trenarekin konbinatzeko aukera): 20:09an.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Gernikara doan trenarekin konbinatzeko aukera): 20:23an.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Durangora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 20:39an.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Bilbora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 20:59an.
  • Irteera Usansoloko tren geltokitik Ospitalerantz: 21:06an.

Astelehena, abenduak 31. Goizeko zerbitzu bakarrak:

  • Irteerak Usansoloko tren geltokitik Ospitalerantz: 11:16an, 11:40an, 12:47an eta 13:10ean.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Donostiara doan trenarekin konbinatzeko aukera): 11:05ean.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Bilbora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 11:33an  eta 13:01ean.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Bermeora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 12:33an.

Asteartea, urtarrilak 1. Arratsaldeko lehenengo irteerak (zerbitzu hauetatik aurrera jaiegunetako ohiko zerbitzua eskainiko da):

  • Irteerak Usansoloko tren geltokitik Ospitalerantz: 17:00etan, 17:16an, 17:30ean, 17:47an eta 17:58an.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Donostiara doan trenarekin konbinatzeko aukera): 17:05ean.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Bilbora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 17:05ean.
  • Irteera Usansoloko ospitaletik (Usansoloko geltokian Bermeora doan trenarekin konbinatzeko aukera): 17:33an.

ZAMUDIOKO GELTOKIA – TEKNOLOGIA ELKARTEGIA

Astelehena, abenduak 31. Goizeko zerbitzu bakarrak:

  • Irteerak Zamudioko geltokitik Teknologia Elkartegira 7:24an, 7:44an, 7:57an, 8:24an, 8:44an, 8:57an eta 9:24an.
  • Irteerak Zamudioko Teknologia Elkartegitik Zamudioko geltokira 13:10ean, 13:40an, 14:10ean eta 14:40an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren web gunean: www.euskotren.es.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan