Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Legebiltzarrak 2013ko aparteko ordainsariak urtarrilera eta uztailera aurreratzea onartu du

2012.eko abenduak 28

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzak 2013ko aparteko ordainsariei buruz aurkeztu zuen Neurrien Legearen proiektua onartu du. Bada, Euskadiko 67.000 funtzionarioek 2013ko lehenengo aparteko ordainsaria urtarrilean kobratuko dute eta hurrengoa uztailean. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak argitu duenez, Lege honek artikulu bakarra du eta “ezohikoa” da. Aparteko ordainsari bi egongo dira, eta maiztasun berarekin ordainduko dira, sei hilez behin, alegia, eta eduki eta zenbateko bera izango dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri-administrazio eta Justizia sailburua arduratu da 2013ko aparteko ordainsariei buruzko neurrien Legearen proiektua aurkezteaz, eta Legea bere alderdiaren botoekin onartu da. Gainerako taldeak abstenitu egin dira, boto zuria eman duen legebiltzarkide bat izan ezik.

Josu Erkorekak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritza “ziur” dago Lege honekin “arrazoizko konponbidea” ematen zaiola Konstituzio Auzitegiak abenduaren 11n eman zuen ebazpenak eragin duen egoerari. Bozeramaileak esan duenez, horrela legezkotasun baldintzak eta langile publikoen interesak “bateratu” dira, eta, aldi berean, “eskaera pribatua suspertzen lagunduko da” eta “euskal ekonomiaren hazkuntza sustatuko da”.

Erkoreka bozeramaileak azpimarratu du Legeak ez duela uztailaren 13ko Errege Lege Dekretua urratzen; izan ere, azaldu duen bezala, ELD horren neurriak 2012ko ekitaldiari buruzkoak dira, eta Legebiltzarrak gaur goizean onartu duen Legeak 2013ko kontu publikoetan du eragina. Hori dela eta, Josu Erkorekak ohartarazi du xedapen hau baliogabetzeko saio guztiek “porrot egingo dutela”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)