Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu Enpresa Sarien banaketa ekitaldiaren buru izan da

2010.eko martxoak 05

Lehendakariak "esfortzuak batzea"ren alde agertu da krisialdiatik irteteko

Gipuzkoako Merkataritza Ganberan eman dira Industria eta Zerbitzu Enpresa Sariak. Lehendakaria ekitaldi honen buru izan da hainbat instituzio ordezkari eta enpresariekin batera. Patxi Lopezen hitzetan, Euskadin "atzerapen ekonomikoa gainditu dugu" baina enplegua sortu arte "ez gara krisialditik irtengo" azpimarratu du.

Egungo krisi ekonomikoa atzean uzteko 'guztion indarrak lotzearen alde' agertu da  Patxi Lopez Lehendakaria, horrela 'hiritar askeak dituen eta etorkizunerako nahi dugun Euskadi bateratu, iraunkor eta lehiakorra' eraikitzeko. Gipuzkoako Merkataritza Ganberan eman diren Industria eta Zerbitzu Enpresa Sarien banaketa ekitaldian egin ditu Lehendakariak adierazpen hauek.

Lehendakariaren aburuz, 'Euskal ekonomiaren sektore estrategikoetako bat da egungo industria, bere menpe baitaude, gure ongizatearen eta gizarte zerbitzuen ereduaren betiko jarduna. Eta hemendik aurrera ere, hala izaten jarraituko du'. Bere hitzetan, industriak, enpresariak eta euskal langileak nahitaezkoak izan ziren 80. hamarkadan bizi izan genuen krisi ekonomikotik irteteko.

Euskadi 'atzeralditik ateratzen ari da baina, ez horrela krisitik' baieztatu du Lehendakariak. Honen adierazgarri,  2009ko azken hiruhileko datu ekonomikoak aipatu ditu. Orduan, euskal ekonomiaren BPGak 0,2 hazi zen eta horrek, 'atzeralditik kanpo jartzen gaitu', nabarmendu du.

Zentzu honetan, 'krisi egoera izugarri honi ahalik eta modurik onenean amaiera emateko era aurkitzeko guztion indarrak batzearen alde' agertu da Lehendakaria. '2010a guretzat urte gogorra izango delako ustea du Lehendakariak, lanpostu eraginkorrak sortzen hastea kostatu egingo zaigulako batez ere'. Lehendakariaren ustez, 'hau lortzen den unean hasiko dela Euskadi krisia atzean uzten; lanik sortu gabeko hazkunde ekonomikoak ere krisia suposatzen baitu', gaineratu du.

Era berean, euskal ekonomia sendatzen ari bada ere, Eusko Jaurlaritzak 'krisiari aurre egiteko neurrien bila jarraituko duela' gaineratu du Lehendakariak, 'guztion indarrak batzeko ahalegina egingo dugu aurkitzen ditugun konponbideak indartsuagoak izan daitezen', berretsi du.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria