Berriak

Eusko Jaurlaritzak abenduko aparteko ordainsariaren 208 milioi euroak enplegua sustatzera eta zerbitzu publikoak mantentzera bideratuko ditu

2012.eko abenduak 24

Auzitegi Konstituzionalak eman zuen autoaren ondorioz langile publikoek ez dute abenduko aparteko ordainsaria jasoko, eta, hori dela eta, Euskal Administrazioak 208 milioi euro ditu. Bada, Josu Erkorekak, Jaurlaritzaren bozeramaileak, “enplegu-planak indartzeko” eta oinarrizko zerbitzu publikoak “finkatzeko” erabiliko dela argitu du (hala nola, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak). Bozeramaileak adierazi du Eusko Jaurlaritzak uztaileko aparteko ordainsaria urtarrilaren lehenengo egunetan ordaintzeko beharrezkoak diren izapideak egin dituela.

Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, hedabideen aurrean hitz egin du, goizean egin den Jaurlaritzaren Kontseiluaren ostean. Erkorekak esan duenez, “2013ko Aparteko Ordainsariei buruzko neurrien inguruko Lege Proiektua” onartu da jada. Bada, asteazkenean, Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrean erregistratuko du, erakunde horrek onartu behar baitu proiektu hori. Bozeramaileak azaldu duenez, “izapideak betetzen badira”, proiektua Lege bihur liteke aste honetako ostiralean bertan.

Bozeramaileak argitu duenez, Espainiako Gobernuaren ELDak ezartzen duen bezala, aparteko ordainsaria desagerraraztearen ondoriozko zenbatekoak hurrengo ekitaldietan langile publikoen pentsio-planetarako ekarpenak egiteko erabiliko dira. Erkorekak esan du aurreikuspen hori “kontuan hartzen dela” eta “ekonomiaren bilakaeraren eta aurrekontuen aurreikuspenaren arabera” beteko dela.

Eusko Jaurlaritzak “modu arduratsuan jokatzeko” eskatu du, alderdi politikoek eta gizarte-eragileek “ahal duten guztia” egin dezaten erakunde guztiek beren aurrekontua ”garaiz eta behar bezala” izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.12.24)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)