Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek ostiralean tren zerbitzuak indartuko ditu Bilboko eta Donostiako Santo Tomas azoka dela eta

2012.eko abenduak 19

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, indartu egingo ditu ostiralean, abenduaren 21ean, bere tren zerbitzuak, Bilbo-Donostia-Hendaia, Bilbo-Bermeo eta Bilbo-Lezama lineetan, ospatuko den Santo Tomas azoka dela eta.  Eskainiko dituen zerbitzu bereziek ohiko zerbitzua osatzen dute.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Bilbo-Ermua:
Bi noranzkoetan, tren zirkulazioak eskainiko dira 30 minutuz behin eguneko zati nagusian. Halaber zerbitzu bereziak eskainiko dira 9:42an (Ermutik-Atxurira), 11:12an (Durangotik Atxurira), 11:30ean (Bilbotik Ermura) eta gaueko zerbitzua Bilbo-Ermua artean, Atxuritik irteerak 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean.

Zumaia-Donostia:

Gainera ohiko zerbitzuaz gain, 10:30 eta 11:30ean zerbitzu bereziak egongo dira (Zumaitik Donostira), 10:20 eta 11:20an (Donostiatik Zumaira)

Lasarte Oria-Hendaia:

Eguneko zerbitzua:
Donostia-Hendaia: Lugaritz eta Herrera artean trenen eskaintza jende gehien dagoen orduan 7,5 minuturik behin izango da eta 15 minuturik behin gainerako linean.

Gaueko zerbitzua:
IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA
0:00etan, 2:00etan, 4:00etan eta 6:00etan
IRTEERAK HENDAIATIK LASARTE-ORIARA
1:03an, 3:03an, 5:03an eta 7:03an, horrez gain Donostiatik irteera bat egongo da Lasarte-Oriara 23:43an. 

Bilbo-Bermeo:

Noranzko bietan, trenak ibiliko dira 30 minutuz behin eguneko zati nagusian. Horrez gain, honako zirkulazio bereziak eskainiko dira zerbitzua indartzeko, Bermeotik irteerak 9:18, 10:18, 11:18, 12:18an eta Atxuritik irteerak 9:48, 10:48 eta 11:48an. Halaber, gaueko zerbitzua egongo da, Atxuritik irterak 23:50, 1:50, 3:50, 5:50ean eta Bermeotik irteerak 23:39, 1:18, 3:18, 5:18 eta 7:25ean.

Bilbo (Zazpi kaleak)-Lezama:
Astegunetako ohiko eskaintzarekin jarraituko da, tren maiztasunak eskainiz 30 minutuz behin egun osoz. Halaber, gaueko zerbitzua eskainiko da, Bilbotik irteerak 0:00, 1:50, 3:50, 5:50ean eta Lezamatik irteerak 23:30, 0:30, 2:20, 4:20 eta 6:20an.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau