Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Santo Tomaseko azoka dela eta

2012.eko abenduak 19

Datorren ostiralean, abenduaren 21ean, euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Bizkaiko hiriburuan ospatuko den Santo Tomaseko azokaren ospakizunak sortzen dituen beharrizanei erantzun egokia emateko, kontuan izanda Bilboko Alde Zaharrean egun osoan zehar ohi den bezala gertatzen den jende pilaketa dela eta.

Zehatzago esanez, honako aldaketa hauek gertatuko dira tranbia zerbitzuan:

- Lanegunetako ohiko zerbitzua 10:30era arte gutxi gorabehera Atxuri eta La Casilla artean.

- Ordu horretatik aurrera (10:30), azoka ospatzen den eremu nagusian tranbia ez da ibiliko, hain zuzen ere Arriaga eta Pio Baroja artean. Hori dela eta zerbitzua eskainiko da bi tarte desberdinetan, noranzko bietan, Atxuri – Arriaga alde batetik (12 minutuko maiztasuna 10:42tik aurrera Atxuritik eta 10:48tik Arriagatik) eta Pio Baroja – La Casilla beste aldetik (10 minutuko maiztasuna 10:13tik aurrera La Casillatik eta 10:48tik Pio Barojatik).

- 20:30etik aurrera Atxuritik eta 20:03tik La Casillatik, zerbitzua berriro ere indarrean sartuko da ohiko ordutegira itzuliz.


Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota  www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau