Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren larunbatean Atheltic Club-Real Zaragoza taldeen norgehiagoka dela eta

2012.eko abenduak 18

Datorren larunbatean, abenduak 22, euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 22:00etan hasita Athletic-en eta Real Zaragoza taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek erabiltzaileei ohiko zirkulazioaz gain, hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 21:03an, 21:23an eta 21:45ean Pio Barojatik La Casillarantz .

Norgehiagoka amaitu ondoren, Ospitaletik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 23:54an, 0:00etan eta 0:07an ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau