Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak "presaz" eskatuko dio Legebiltzarrari uztaileko ordainsaria aurreratzeko

2012.eko abenduak 18

Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, komunikabideen aurrean hitz egin du Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen gobernu berriaren lehenengo Kontseiluaren ostean. Erkorekak azaldu duenez, gobernu berriak hartu dituen lehenengo erabakietako bat da Eusko Legebiltzarrari eskatzea langile publikoei uztaileko ordainsaria urtarrilera aurreratu ahal izateko "beharrezkoak diren mekanismoak martxan jartzeko" eta "arintzeko". Bozeramaileak argitu du "gobernuak hartu beharreko erabaki" bat izango balitz "gaur bertan" hartuko zuketela, baina Legebiltzarraren oniritzia "nahitaezkoa" dela azpimarratu du.

Josu Erkorekak esan du Jaurlaritzako talde berriak "soiltasun-eredu" izan nahi duela, eta sailburu, goi-kargu eta konfiantzako langileria kopurua % 20 murriztuko duela erantsi du. Murrizketa Eusko Jaurlaritzaren menpeko gainerako egituretan ere aplikatuko da. Soiltasun-ildo horren harira, bozeramaileak iragarri du aurten ez dela Euskal Gizarteari Harrera ekitaldia egingo, urriaren 25ean Estatutuaren Eguna zela-eta antzeko ekitaldi bat egin zelako.

Jaurlaritzaren lehenengo Kontseiluak aurrekontuak ere izan dituzte hizpide. Josu Erkorekak esan duenez, lehendakariak Ogasun eta Finantza sailburuari eskatu dio 2013rako aurrekontuen artezpideetan lan egiteko, "gutxi gorabehera urtarrilaren bukaeran" horien berri izateko.

Azkenik, bozeramailea Konstituzio Auzitegiak Euskadiri farmazia arloko baterako ordainketa inposatuz eman duen autoari buruz mintzatu da. Erkorekak denbora eskatu du auto horren "edukia eta ondorioak" analizatzeko, baina aurreko gobernuak defendatu duen planteamenduarekin bat datozela argitu du. Bozeramailea eskumen autonomikoak defendatzearen alde agertu da.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.12.18)

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2012.eko abenduak 18

    Qué grande se ha quedado la mesa del consejo de Gobierno...

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)