Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritza aurkeztu du, Nazio Batuek Zerbitzu Publikoari ematen dioten sari bat jaso dezan

2012.eko abenduak 17

“Gizarteari irekitako gobernu baterako aplikazio informatikoak irekitzea eta berrerabiltzea / SW-askea” proiektua hautagaia izango da, Gobernu Integraleko ikuspegiak Informazio Aroan sustatzeko kategoriaren barruan. “Gure dekretuak erakusten duenez, administrazio publikoen arteko lankidetzaz, baita horien eta sektore pribatuaren artekoaz ere, aurreztu daiteke, murrizketarik egin gabe, betiere lan egiteko era nagusitzat berrikuntza eta bikaintasuna hartuta”, azpimarratu du Idoia Mendia sailburuak.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren ekimen bat, Nazio Batuek Zerbitzu Publikoari ematen dizkioten sarietara, hain zuzen ere, sektore publikoaren bikaintasunari nazioartean ematen zaion aitortzarik ospetsuenera. Zehazkiago, “Gizarteari irekitako gobernu baterako aplikazio informatikoen irekiera eta berrerabilpena / SW-askea” proiektua aldarrikatu du, Gobernu Integraleko ikuspegiak Informazio Aroan sustatzeko kategoriaren barruan.

Ekimena Administrazio Publikoaren aplikazio informatikoen irekiera eta berrerabilpena dekretu baten bidez arautzean datza, eta dekretu hori aitzindaria da munduan. Horrela, legezko aurrekari bat ezarri da, beste gobernu batzuetan inspirazio-iturria izan daitekeena, gobernu horiek antzeko arauak hartu ditzaten, eta, horren ondorioz, berrerabiltzeko, partekatzeko eta lankidetzan aritzeko aukera gehiago izan ditzaten, orain arte inoiz pentsatzerik egon ez den bezala.

Dekretua gardentasun-ariketa bat da; haren bidez kodeak jakinarazten baitira, salbu eta hori egitea kaltegarritzat jotzen bada segurtasun-arrazoiengatik edo lankidetza publiko eta pribatuaren proiektuetan, Ikerketa+ Garapena+ Berrikuntzetakoetan, sartuta egoteagatik. Era berean, jakinarazten dira kodeok ulertu ahal izateko behar den beste informazio,  proiektuen planifikazioa eta haien kostua ere, eta, azkenik, aplikazio informatikoek software pribatiboren batetik dituzten mendekotasunak.

Gainera, Administrazio Publikoan teknologia erabiltzeak dakartzan kostuak arrazionalizatzeko ariketa bat ere bada, batez ere epe ertain eta luzerako; sektore publikoa behartzen baitu jada garatuta dauden aplikazioak berriz erabiltzera, baita haien aldaketak eta hobekuntzak ere. Eta beste administrazio publikoek ere kodeak erabili ahalko dituzte, haien beharretara egokituz edo hobekuntzak gehituz, eta azken horiek Eusko Jaurlaritzaren beraren onurakoak izango dira.

“Gardentasuna, irekiera eta berrerabilpena. Baita iraunkortasuna ere. Guretzat funtsezkoa da informazio-teknologietan egin beharreko inbertsioak, gero eta beharrezkoagoak direnak, iraunkor bihurtzea.   Izatez, administrazio publikoak modernizatzeko prozesuak,  kasu gehienetan, teknologia berriak masiboki erabiltzean oinarritu dira”, gogorazi du Idoia Mendia sailburuak.

Era berean, Interneteko atari batean Dekretuaren xedapenak ezartzen dituen aplikazioa funtzionatzen jartzearekin batera, jendearen eskura jartzen ditu aplikazio honen kode bera (ekimena beste edozein lekutan errepikatu ahal izateko) eta iturri-kodea hartzen duen katalogoa eta gobernuaren gainerako aplikazioen dokumentazioa, eta, halaber, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza errazten du; orobat, lagundu egiten du zenbait enpresek, gobernuak publikatutako kodeetatik abiatuta, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera izan dezaten, gobernuarekin batere zerikusirik ez duten industria-sektoreetan erabili ahal izateko. Horrela, herritarrentzat eta enpresentzat ere negozio-aukerak sortuko dira, horiek azkenean lanpostu berriak sortuko dituzten, sektore publikotik datorren informazio horri esker.

Legegintzako proposamena Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak egin zuen –zuzendaritza hori Idoia Mendia sailburuak zuzentzen duen sailean dago sartuta–, baina, 2012ko urtarrilean eta tramitazio-prozesuari jarraituz, Jaurlaritzaren sektore publikoa osatzen duen ehunetik gora erakundeei banatu zitzaien (sailak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak), bai eta Espainiako Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari, Iturburu Irekiko Teknologien Zentro Nazionalari (CANATIC), software librea erabiltzen duten enpresa-elkarteei (hala nola ESLE) eta Euskadiko informatika- eta elektronika-enpresen klusterrari ere, beren alegazioen bidez azken idazketari ekarpenak egiteko. Dekretuaren prestatze-lan hori, hain zuzen ere, irekieraren, berrabilpenaren eta oro har software librearen arloan lan egiten duten erakunde eta organismoen arteko lan kolaboratiboaren adibidea izan da. “Gure dekretuak erakusten duenez, administrazio publikoen arteko lankidetzaz eta elkarlanaz, eta azken horien eta sektore pribatuaren arteko lankidetzaz aurreztu daiteke, murrizketarik egin gabe, betiere berrikuntza eta bikaintasuna baliatuz lan egiteko”, nabarmendu du Idoia Mendia sailburuak.

Joan den uztailaren 24an onartu zuen dekretua Eusko Jaurlaritzak, eta abuztuaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, berriz, Eusko Jaurlaritzak prestatutako dekretuan oinarritutako errege-dekretu baten tramitazioa hasi zuen 2012ko martxoan, eta zenbait autonomia-erkidegok ere kontuan hartu dute Jaurlaritzaren dekretua beren araudiak prestatzeko. Zenbat eta gobernu gehiago (tokikoak, eskualdekoak eta estatukoak) atxiki ekimen honetara, orduan eta handiagoa izango da gizartearentzako onura.

Irailaren 25ean, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko aplikazio informatikoak irekitzeko eta berrerabiltzeko politika onartzeko agindu zuen Eusko Jaurlaritzak, aplikazio informatikoen argitaratzeari eransteko modu estandarrean ekarri behar den informazio egituratua (edo metadatuak) zehazteko, Open Data-rekin orain arte egin izan den antzera. Metadatuen definizioa egiteko ere baliatu zen aukera hori, halako eran, non aurrerantzean sektore publikoko edozein informazio motari aplikatuko ahal izango zaion. Urrian, metadatu-proposamen hori Europako Batzordeari aurkeztu zitzaion, horrekin Europako gobernu guztien aplikazioen arteko interoperabilitatea sustatzeko azterlanari ekin ahal izan izateko, bereziki Espainiako ministerioak bere zehaztapen teknikoak ebaluatzea erabaki ondoren. Erabaki hori, hain zuzen ere, zehaztapen horiek Espainiako interoperabilitateen arau teknikoei txertatzeko hartu zuen ministerioak.

Gai honetan adituak diren herritar eta gobernuz kanpoko erakunde batzuen laguntza eduki dugu, hala nola Access Info Europerena. Erakunde horrek Open Government Partnership mundu mailako antolakundeari helaraziko dio ekimen honen gaineko informazioa, antolakunde horretara atxiki diren berrogeita hamar estatu baino gehiago definitzen diren ari diren estandarren artean kontuan har dezan.

Nazio Batuen sariak mundu osoko herrialdeetako administrazio publikoen efizientzia hobetzeko sektore publikoko erakundeen sormenezko ekarpenak saritzen ditu. Urteko lehiaketa baten bidez, saria sektore publikoaren rola, profesionaltasuna eta ikusgaitasuna sustatzen saiatzen da. Hautagaitzak, betiere, parte hartzen duena ez den beste erakunde batek aurkeztu behar ditu. Hau da, ez da onartzen autoizendapenik.

29 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PIPEJGV
    2012.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    Iniciativa de reutilizacion de software entre administraciones http://t.co/zmIs0Eqb

  • @ruthdelcampo
    2012.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    Iniciativa de reutilizacion de software entre administraciones. Simplemente necesario. http://t.co/sQ7Net7J Enhorabuena gob. Vasco

  • @CLOG_UNLP
    2012.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    "@Soluntia: El Gobierno de España postula al Gobierno vasco para un premio de la ONU al Servicio Público http://t.co/b2Zd6QTG #opendata"

  • @Soluntia
    2012.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno de España postula al Gobierno vasco para un premio de la ONU al Servicio Público http://t.co/tVsxgLDg #ogov #opendata

  • @twterpaz
    2012.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Iniciativa Gov abierto vasco propuesta premio ONU http://t.co/oSsgRpIQ

  • @twterpaz
    2012.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Propuesto a Naciones UU ‘Apertura y reutilización de aplicaciones para un Gobierno abierto a la sociedad / Sw-Libre' http://t.co/PM4RQZrr

  • @lourdesmunoz
    2012.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    #ogov RT @tuderechoasaber: España postula Gobierno vasco x proyecto gobierno abierto para premio ONU Servicio Público http://t.co/douYDKVb

  • @tuderechoasaber
    2012.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    España postula al Gobierno vasco x su proyecto d gobierno abierto para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/wLqd0PPI

  • @OpenDataIT
    2012.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @SOlcoz: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/MGltif3L #cioage #opendata

  • @jsosa_mcti
    2012.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @SOlcoz: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/MGltif3L #cioage #opendata

  • @inesgallegoca
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @equiserre
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @PSEBizkaia
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @SOlcoz
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @gestionpublicav
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de ONU al Servicio Público http://t.co/bKwHNbjH #opendata

  • @MilaGasco
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    "@SOlcoz: Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/wZmptX0j. Felicidades!

  • @SOlcoz
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    @esle El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/MGltif3L

  • @SOlcoz
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    @MilaGasco: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/MGltif3L

  • @nuevadmon
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @ADMONinteligent
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @OpenDataIT
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @italiaopendata
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @PIPEJGV
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/po7KXH0I #cioage #opendata

  • @OpenDataIT
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @SOlcoz: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/MGltif3L #cioage #opendata

  • @italiaopendata
    2012.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @SOlcoz: El Gobierno de España postula al Gobierno Vasco para un premio de Naciones Unidas al Servicio Público http://t.co/MGltif3L #cioage #opendata