Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Iñigo Urkullu Lehendakariak Gernikako Arbolaren aurrean egin du karguaren zina

2012-12-15

Iñigo Urkulluk gaur goizean egin du bere lehendakari karguaren zina Gernikako Arbolaren aurrean ohiko formula erabiliz, 1936an  Jose  Antonio Agirre lehen lehendakariak erabilitakoa, zenbait aldaketa egin dituen arren. “Jainkoaren aurrean apalik” esamoldea ekidin du Lehendakariak “Jainkoaren eta gizartearen aurrean apalik” adierazpenarekin ordezkatuz, eta ez ditu erabili zin egiteko mahaiko Bibliarik ez  gurutzefikarik.

Urkulluk Legebiltzarreko Autonomia Estatutuko alearen, Eusko Jaurlaritzaren sailburuek zin egin ohi dutenarekin, eta Bizkaiko Foru Zaharraren gainean egin du zin. 1452ko uztailaren 21ean Gernikan onartutakoa,  Bizkaiko Jaurerriko erakunde guztiak, bizkaitarren berme indibidualak eta bizitza publikoan parte hartzeko modua jasotzen duen lehen testua da Foru Zaharra.

Gernikako (Bizkaia) erdi-aroko Juntetxean burutu da  zin egite ekitaldia. Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Madariagak Eusko Legebiltzarreko Bakartxo Tejeríaren bere homologoari  laga dio agintea, Legebiltzar Autonomikoaren ez ohizko bilkura egiten baita ekitaldian.  

Lehendakari gisa Urkulluren izendapena  irakurri ondoren, Juntetxetik kanpo atera da euskal askatasunen ikur-arbolapean zin egiteko.  

Hemiziklora itzuli ondoren, Juntetxeko  Hizlarien Oholtzatik hartu du hitza Lehendakariak, “Koroari leial eta Konstituzioa, Gernikako Estatutua eta gainerako indarreko legeak errespetatuz” jardungo duela adierazi du Urkulluk.

Zin egitearen testua

"Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko-lur gainean zutik eta Gernika-ko aritzaren azpian asaben gomutaz, herri-ordezkari zareten zuen aurrean nire agintea zintzo beteko dudala, zin dagit".

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @vali_vali_
    2012-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Puedes ver el acto de la jura de @iurkullu como lehendakari ante el árbol de Gernika aquí http://t.co/TuqRNr1S #lhk #zinegitea

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)