Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

'Gazteen argazkiak' bildumaren aurkezpena

2012.eko abenduak 14

Natxo Rodríguez Gazteriaren zuzendariak eta Víctor Urrutia Prospekzio Soziologikoen Kabineteko Zuzendariak "Gazteen argazkiak" bilduma aurkeztu dute gaur Bilbon. Aurreko ikerketarekiko baikortasun txikiagoa hautematen da Euskadiko gazteengan, bai beren egoera pertsonalaren balorazioari dagokionean, baita etorkizunerako itxaropenei dagokienean ere.

15 eta 29 urte bitarteko gazteak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren alde eta abortu libre eta borondatezkoaren alde daude.
Politikarekiko, mesfidantza eta haserrea sentitzen dute batez ere, nahiz eta orain askeago sentitzen diren politikaz hitz egiteko eta maiztasun handiagoz hitz egiten duten politikaz esparru pertsonalean eta lan esparruan.
Krisiak aurrera egin ahala, gazteen partehartzea areagotu egin da ekintza sozial eta politikoetan, hala nola greba eta manifestazioetan.

Gazteek 29 urte baino gehiagoko helduek baino prestasun handiagoa erakutsi dute gai publikoetan parte hartzeko. Erakunde politikoen eraginari buruzko pertzepzioa aldatu da eta orain Europako Batasunak norberaren ongizatean Udalek eta Foru Aldundiek baino eragin handiagoa duela hautematen da. Euskadiko gazteek 29 urtetik gorako helduek baino babes gutxiago adierazi diote Autonomia Estatutuari zein Konstituzioari.

Bildumaren informazio guztia, hemen kontsulta dezakezu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)