Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Airearen kalitatea eta behin-behineko osasun arriskuak kontrolatuko dituen Unitate Mugikorra martxan jarriko da

2012-12-14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun eta Kontsumo departamentuek Euskadiko airearen kalitatea eta behin-behineko osasun arriskuen ebaluazioa egingo duen unitate mugikorra martxan jartzea lortu dute.

Unitate mugikor horrek ingurumenean dagoen airearen kalitatearen ebaluazio kanpainak egingo ditu, baita ingurumen emergentzia edo istripu egoeretako eta airearen kalitatean eman daitezkeen gorabeheren ondorioz izan daitezkeen osasun egoera arriskutsuen kudeaketa lanak. Bi departamentuen artean osatutako talde batek kudeatuko du.

Unitate Mugikorraren egitura, konposatu organiko lurrunkorrak atmosferan sortzen duten kutsaduraren balorazio kualitatibo eta kuantitatibo egiteko diseinatu da, eta horretarako CG:MS kromatografoak gehitu zaizkio. Material horrekin denbora errealeko jarraipena egin  ahalko da.

Era berean, emaitzen azken erabilera optimizatu ahal izateko, Aire Kalitate Sarean gehitzen diren kutsagarriak aztertzeko eta identifikatzeko material egokia eta unitate meteorologikoa gehitu zaizkio unitate mugikorrari.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuko Kalitaterako  zuzendariak, Juán Ignacio Escalak eta Osasun eta Kontsumo departamentuko Osasun Publikoko zuzendariak, Mercedes Estebanez—ek onartu dute Unitate Mugikor berri horren kudeaketa eta ustiaketa bateraturako plana.

5 iruzkin
  • @Udalsarea21
    2013-01-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurugiroa: Arranca la unidad móvil que evaluará en Euskadi la calidad del air... http://t.co/pPlSVjtV http://t.co/fBm6IXv4

  • @Udalsarea21
    2013-01-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurugiroa: Arranca la unidad móvil que evaluará en Euskadi la calidad del air... http://t.co/pPlSVjtV http://t.co/fBm6IXv4

  • @Ingurugiroa
    2013-01-08

    Comentario de Twitter:
    @Irekia @IngurumenEJGV buena noticia para el control de los #cov, participará la ciudadanía en su ubicación? http://t.co/fBm6IXv4

  • @Ingurugiroa
    2013-01-08

    Comentario de Twitter:
    Arranca la unidad móvil que evaluará en Euskadi la calidad del air... http://t.co/pPlSVjtV http://t.co/fBm6IXv4

  • @Ingurugiroa
    2013-01-08

    Comentario de Twitter:
    Arranca la unidad móvil que evaluará en Euskadi la calidad del air... http://t.co/pPlSVjtV http://t.co/fBm6IXv4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)