Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek garraio aldaketa burutuko du abenduaren 15ean eta 16an, Amorebietako eta Zaldibarko geltokien artean, Durangoko geltoki berriaren zerbitzua martxan jartzeko lanen ondorioz

2012.eko abenduak 13

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen euskotren, Sozietate Publikoak, abenduaren 15ean eta 16an garraio aldaketa burutuko du Bilbao-Donostia trenbide lineako Amorebietako eta Zaldibar arteko geltokien artean, Durangoko geltoki berriaren zerbitzua martxan jartzeko lanen ondorioz.

Ukitutako trenak goizez zein gauez noranzko bietan, hasiera, helmuga edo noranzkoa zein izanik ere Amorebieta-Zaldibar tartetik ibiliko direnak izango dira.

Bilbao-Amorebieta  eta Zaldibar-Donostia artean trenak ohi bezala ibiliko dira.

Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBAO-DONOSTIA TRENAK

Bilbao-Donostia trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Amorebietan, eta autobusak helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira.

DONOSTIA-BILBAO TRENAK

Donostia-Bilbao trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Zaldibarren eta azken honek helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira, Lemoara, Bediara, Usansolora, Zuhatzura eta Basaurira doazen bidaiarien kasuan izan ezik, horiek Amorebietako Geralekuan jaitsi eta euren jomugara eramango dituen trena hartuko baitute.

Goizeko 7:12an Durangotik irteten den zerbitzuko bidaiariek autobusez egingo dute ibilbide osoa eta 20:50ean Donostiatik irteten den zerbitzua ere autobusez eskainiko da Durangotik aurrera.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (HENDAIA NORANZKOA)

Hendaiara doan lurralde mailako treneko bidaiariek, beraien helmugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute Atxuri-Bilbon, Boluetakoek izan ezik. Horiek trenez (9:39an eta 20:39an) joango dira Atxuriraino, eta bertan hartuko dute autobusa. Aldi berean, lurralde mailako trenak Eibartik Donostia-Hendaraino zirkulatuko du, bere ohiko ordutegiarekin.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (BILBAO NORANZKOA)

Bilbora doan lurralde mailako bidaiariek, helmugaraino eramateko Eibarren autobusera egingo dute garraio aldaketa. Hendaia-Donostia-Eibar tartean, trenak ohi bezala ibiliko dira.

GAUEKO TRENAK

Bilbao-Deba gaueko trenetan bidaiatuko duten pertsonek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Amorebietan

Deba-Bilbao gaueko trenetan bidaiatuko duten pertsonek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Zaldibarren.

Autobusetik igotzeko GERALEKUAK geltokien eta geralekuen ondoan egongo dira kokatuta, ondorengo tokietan :

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Bilbao noranzkoa:      

- Zaldibar, autobus geralekua, 634 EN bidegurutzean
- Berriz, autobus geralekua, autobidearen azpian
- Traña, geraleku ondoan
- S.Fausto, autobus geralekua, Olleria kalean (12an)
- Durango, geltoki ondoan, Herriko Gudarien kalean
- Euba, autobus geralekua 634 EN

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Donostia noranzkoa:

- Amorebieta, geltoki ondoan, Sabino Arana kalean
- Euba, autobus geralekua 634 EN
- Durango, geltoki ondoan, Herriko Gudarien kalean
- S.Fausto, autobus geralekua, Olleria kalean (12an)
- Traña, geraleku ondoan
- Berriz, autobus geralekua, autobidearen azpian

Bidaiariak JAISTEKO geralekuak ohiko tokietan egongo dira, geltokien ondoan.

Geltokia lur azpian egongo denez, abenduaren 17tik aurrera San Fausto-Landako geralekua zerbitzuarentzako itxi egingo da.

EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan  944.019.800

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan