Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratu du lehendakari

2012.eko abenduak 13

Eusko Legebiltzarrak EAJren hautagaia izendatu du lehendakari, Iñigo Urkullu, alegia. Atzo ez zuen lortu beharrezkoa zen gehiengo osoa; baina, gaur goizean egin den bilkurako bozketan, EAJren hautagaiak bere taldeko kideen babesa lortu du, eta 27 boto horiek izendapena lortzeko behar zuen gehiengo soila eman diote.

Bere hitzaldian, Urkulluk legealdi berrian akordioak lortzeko konpromisoa hartzen duela azpimarratu du, eta “bakearen eta bizikidetzaren” legealdia izango dela esan du.

Bestalde, Laura Mintegik, EH Bilduren hautagaiak, bere alderdiko kideen botoak jaso ditu, 21 guztira. Gainerako taldeei dagokienez, atzoko bilkuran gertatu zen bezala, PSE (16), PP (11) eta UPyD (1) abstenitu egin dira.

Iñigo Urkullu lehendakari hautatua izan dela-eta, Legebiltzarraren buruak, Bakartxo Tejeriak, Erregeari izendapenaren berri emango dio. Ondoren, Urkulluk karguan zin egingo du Gernikako Batzar Etxean (Bizkaia).

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2012.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Parlamento Vasco elige a @iurkullu como #lehendakari: http://t.co/sQSY9IEr

  • @icalzada
    2012.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Parlamento Vasco elige a @iurkullu como #lehendakari: http://t.co/sQSY9IEr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan