Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Barne Ministerioarekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu du Euskal Herri Administrazioan Gizartearen Mesederako Lan (GML) zigorrak benetan betetzeko

2010.eko martxoak 04

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, alegia, gaur Madrilen Barne Ministerioarekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu du Euskal Herri Administrazioan Gizartearen Mesederako Lan (GML) zigorrak benetan betetzeko.

Hitzarmenaren helburua da Barne Ministerioa, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren arteko lankidetzako modua ezartzea. Eusko Jaurlaritzak hartu du konpromisoa gizartearen mesederako lan zigorrak dituztenei plazak emateko. 

Gaur egun, Espetxeetako datuen arabera, EAEn 1.473 plaza dago (324 Araban, 1.051 Bizkaian eta 98 Gipuzkoan). Eskaintza hori nahikoa ez dela espetxe-zigorren ordezko neurrien alde dagoen eskariari aurre egiteko.Eskari hori, gero eta handiagoa da. 

Komunitatearen Mesederako Lanak dira, izenak berak adierazten duen bezala, LANAK, neurri honen menpean dauden pertsonek burutu behar dituzten jarduerak, zereginak edo eginkizunak, ondoren adierazten diren ezaugarriak dituztenak, hain zuzen:

- Lan jarduera konstruktiboa, onuragarria eta baliagarria izan behar da.
- Osagarrizko jarduera bat da, ordainduta ez dagoena, eta ez ditu inoiz lanpostuak ordezkatzen ezta lan-merkatuan lehiatu ere.
- Neurri hori betetzen ari denaren lan-betebeharrekin batera egin behar dira.
- Eginbehar positiboa da, iraupen jakineko lan bat.

Neurri horren menpe dagoenak laneko ordu/egun zehatzak sartzen ditu eta jaso eta onartu egin behar da, herri onurarako duen helburua zehatz-mehatz bete dezan.

MESEDERAKO dira, arau-hauste penal baten ondorioz sortutako kalteak konpontzea helburu duen neurri batez ari garelako. Neurri honen bidez zehatzen ari diren arau-hausteak dira, gehienak, arau-hauste arinak, sarri asko bide-segurtasunarekin zerikusia dutenak, eta, beraz, arau-hauslearen profila pertsona arrunta eta gizarteratu batena da.

Gizartean betetzeko neurriak dira, KOMUNITATEAN eta komunitatearentzat. Komunitatea da pertsona horiek betetzen dituzten zereginen hartzaile eta onuradun zuzena. Eginkizun hori betetzeko, komunitatearen ordezkariak izan daitezke bai herri erakundeak (Administrazio zentrala, autonomiakoa edo toki-erakundeak) bai lan horiek bete behar dituzten pertsonak beraien erakundean hartzen dituzten elkarteak. 

Beste zehapen penalen aurrean (esaterako, isunak), Komunitatearen Mesederako Lanak berdintasunezko neurri bat dira, izan ere, ez dira pertsonen ahalmen ekonomikoaren araberakoak; askatasunean betetzen dira, zigortuaren familia , lan  eta gizarte bizitzarekin haustura saihestuz; eta elkartasuna, erantzukizuna eta guztion onura bezalako baloreak sustatzen dituzte.

Eusko Jaurlaritzak udalekin lankidetzan batera bere buruari ezarri dion helburua  2010. urtean hitzartu diren plazak bikoiztea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko