Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren, Visesaren eta Bilboko Udalaren arteko hitzarmena onartu dute, Zorrotzaurreko kanala eraikitzeko eta irekitzeko (2012-12-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abenduak 11

Erabakia, horren bidez Bilboko Udala eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. sozietate publikoarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzea baimentzen duena udalerrian Zorrotzaurre eremuaren garapena, Deustuko kanalaren irekiera eta bertarako sarrera-zubien sustapena ahalbidetzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Etxebizitza Sailaren, Visesaren eta Bilboko Udalaren arteko hitzarmenaren testua onartu du, inguru hura garatzeko, kanala irekitzeko eta Zorrotzaurrerako sarbideak eraikitzeko.

Hitzarmenaren arabera, Bilboko Udalak bere gain hartuko ditu kanala irekitzeko obrak, lurzoru kutsatuen garraioari, tratamenduari eta kudeaketari dagozkionak izan ezik. Lan horiez Bilboko Udala arduratuko den arren, % 50 Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du.

Eusko Jaurlaritza eta Visesa Deustuko kanala irekitzearen eragina jasoko duten ia lur guztien jabeak dira. Horregatik, Bilboko Udalarekin batera lan horiei dagokien hirigintzako espedientea prestatuko, izapidetuko eta ebatziko dute. Hala, Bilboko Udalari kanala irekitzeko beharrezkoak diren lurrak transmitituko dizkiote, kargarik (lurzoruaren ingurumen-egoera aztertzekoa salbu) eta okupatzailerik gabe.

Eusko Jaurlaritzak eta Visesak transmisiorako hirigintza-administrazio espedientean zehazten diren deribatutako eskubideak eta ordainak erreserbatuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eta Visesask Bilboko Udalari Zorrotzaurreko hirigintza-garapenak barne hartzen dituen lurzoruak inolako kargarik gabe transmitituko dizkiote. 1. egikaritze-unitatean adierazi dira, 8.471,78 m2 hartzen dituzte eta metro koadro bakoitzaren unitate-balioa 575 €-koa da, hau da, lurzoru guztien zenbatekoa 4.871.274 € da.

Transmisio horren zenbatekoa konpentsatu egingo da, alderdi bakoitzak transmititutako azaleraren arabera, ondoko kostuetan bere partaidetza murriztuz:

- Kanala irekitzeko hondakinen garraioa, tratamendua eta kudeaketa. 2.000.000 €-ko kostua izango duela estimatu da, eta Eusko Jaurlaritzak % 50 ordaindu beharko du.

- Eusko Jaurlaritzak eta Visesak Zorrotzaurreko eremu mistoa kudeatzeko ordaindu beharko duten zenbatekoa. Izan ere, jabe gisa Zorrotzaurre eta Deustu lotuko dituen zubia eraikitzeko obraren zati alikuotaren erantzule dira.Kostua 3.871.274 €. izango dela estimatu da.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Illes Balears kalearen parean zubi bat eraikitzeko obren kostua, San Inazio eta Zorrotzaurre lotzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan