Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Gobernuak hiru etxebizitza erosiko dizkio Visesari, Laudioko Udalari alokatzeko (2012-12-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abenduak 11

Erabakia, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E. A. sozietate publikoaren jabetzekoak diren hiru babes ofizialeko etxebizitza, azalera-eskubidean, esleipenaren zuzeneko bidez kostu bidezko eskutatzeko baimentzen duena, gero Laudioko Udalari alokairuan lagatzeko.

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Etxebizitza eta Lurzoru Sozietatearenak (Visesa) diren babes ofizialeko hiru etxebizitza esleipen zuzeneko prozeduraren bidez eskuratzea baimendu du, azalera-eskubide eta guzti, ondoren Laudioko Udalari errentamendu-erregimenean lagatzeko.

Gobernuak 239.166 € (BEZ barne) ordainduko du Apaloeta kaleko 1. zenbakian dauden etxebizitzengatik.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2006ko abenduan. Hartutako konpromiso horri jarraiki eskuratu dituzte hiru etxebizitzok. Hitzarmenarekin bat, Sailak zenbait konpromiso ditu: hiru etxebizitza sozial, gehienez ere, esleipen-prozedura arruntetik kanpo uztea eta horiek Laudioko Udalaren esku uztea, bai udal hirigintza-jardueretatik, bai gizarte-programak garatzetik eratorritako alojamendu-beharrei erantzuteko.

Laudioko Udalak etxebizitzok erreserbatzeko eskatu zion Sailari, buru-ezgaitasunak dituzten pertsonen Arabako elkarteren (APDMA) esku uzteko. Elkarteak buru-ezgaitasunak dituzten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan