Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Igarobide Atlantikoaren sustapenerako CA-EFFIPLAT proiektua aurkeztu du Bruselan

2012.eko abenduak 11

Aurkezpen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak Igarobide Atlantikoan izan beharko lukeen inplikazioa errebindikatu du.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, merkantzien alorrean Igarobide Atlantikoa sustatzeko CA-EFFIPLAT proiektu europarra aurkeztu du gaur Bruselan. Eusko Jaurlaritza da proiektu horren sustatzaile nagusia.  

    CA-EFFIPLAT proiektuaren helburu estrategikoa Merkantzien Tren Igarobide Atlantikoaren sustapena eta garapena da, garraio sistemaren ikuspegi orokorretik, Arku Atlantikoko portuekin eta plataforma logistiko intermodalekin izan beharreko lotuneak barne hartuz, Herri Administrazioek, eta trenbide, logistika eta portu operadore publikoek eta pribatuek osaturiko nazioz gaindiko sarea sortuz. Izan ere, horiek guztiek merkantzien igarobide atlantikoko trenbideko garraioa eta intermodala hobetzeko interesa dute.

Proiektuaren xedea, merkantzien garraiorako igarobide iraunkorra sortzeko beharrezkoak diren azpiegituren garapena, plangintza eta burutzapena eta ustiapen egokia lortzea da. Azpiegitura horien artean, portuekin loturak ezartzeko beharrezkoak direnak sartzen dira. Horrez gain, garraio intermodal zerbitzu lehiakorrak eta eraginkorrak sustatu nahi dira, errepideko garraioa osatuko duten trenbideko eta itsasoko zerbitzuak batez ere.

CFA-EFFIPLAT proiektuaren aurrekontua 1.320.718,75 €-koa da, eta 24 hilabeteko iraupena du (2014ko urrian amaituko da). 2010eko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzak bultzaturik, tren igarobide atlantikoa sustatzeko burutu izan diren jarduketen barruan dago. Eusko Jaurlaritza, Arku Atlantikoko garraio taldeko koordinatzaile gisa, oso pozik agertu zen Igarobide Atlantikoa lehentasunezko garraio sareen barruan sartu zenean, eta CRPM-ko lurraldeek trenbide-portu igarobideetarako finantzaketa handiagoa behar zutela aldarrikatu zuen, Europa erdialdearekiko duten izaera periferikoa dela eta. Jarduketa horrek Espainiako Sustapen Ministerioaren eta Frantziako gobernuaren laguntza lortu zuen.

    Mikel Díez Sarasolak, Jarduneko Garraio Zuzendariak, garraioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin, helburu nagusia intermodaltasunean dagoela azpimarratu du, beste askotan egin duen bezala. Horrela, portuen eta trenbidearen eta trenbidearen eta errepidearen arteko lotuneak ezartzea funtsezkoa eta ezinbestekoa da, enpresen lehiakortasunerako zein Garraioaren Liburu Zurian adierazten diren helburuak betetzeko.

Helburu horiek estrategia orokor europarraren barruan sartzen dira. Estrategia orokor hori klimaren aldaketaren aurkako borrokan, garraio politikaren bilaketan eta RTE-T-aren ezarpenean oinarritzen da, lehentasuna emanez merkantzien trenbideko eta itsasoko garraioari, logistikaren garapenari, intermodaltasunari eta interoperabilitateari. Horrela enpresen lehiakortasuna hobetuko da (lotura azkarrak eta eraginkorrak lortzean) eta une honetan Europar Batzordea burutzen ari den Arku Atlantikoko estrategia aplikatzen lagunduko da.

Garraio Zuzendariak jakinarazi duenez, programak, proiektuaren iraupena gaindituko duen sare egonkorraren eraketa proposatzen du. Zenbait portu eta logistika agentek bat egin dute jada ATCDA elkartearekin.

    Carlos de Grandis, DG MOVE izeneko Europaz Gaindiko Sare Unitatearen proiektu koordinatzaileak, Europa mailan igarobide horren garapenak eragiten duen interesa azaldu du, ingurumenari dagokionez, batez ere, izan ere, negutegi efektua duten gasen isurketak asko murriztea eragingo baitu. Horrela, oso garrantzitsua da proiektu horri bultzada ematea, izan ere, igarobide horrek errepideko garraioan dituen joan-etorriak guztiz jasanezinak baitira. Horrela, bere 2.000 kilometro baino gehiagotan, hainbat estatu zeharkatzen ditu eta 65 milioi biztanle inguru bizi diren lurraldeetatik igarotzen da. Portugal eta Atlantikoko fatxada osoa Europarekin lotzeko aukera ematen duen igarobide bakarra da. Hau da, Portugal eta Holanda artean dauden hamahiru portu lotzea eragingo luke eta, ondorioz, portu horien negozio aukerak hobetu, eta portu horien inguruetan dauden zentro logistikoak elkarren artean lotuko lirateke.

 

Arku Atlantikoa sustatuko duen agente sarearen garapenak, ardatz estrategiko  hori Europa erdialdeko eta Mediterraneoko lehentasunezko ardatzen parean jartzeko eta, horrez gain, Europa iparraldera, Erresuma Batura eta Marokora dauden joan-etorriak eta loturak errazteko aukera emango du.

Carlo de Grandisek era berezian azpimarratu du igarobide hori gauzatzeko eta behar bezala kudeatzeko ezarri behar den gobernantza. Horrela, Europar Batzordea igarobideen plataformak eratzearen alde agertzen da. Plataforma horietan hainbat agente integratuko lirateke, proiektu europarraren ondorioz bultzaturiko Elkartea, besteak beste, De Grandisek azaldu duenez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)