Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak bihar aukeratuko du hurrengo lehendakaria

2012.eko abenduak 12

Lehendakarigai batek ere ez du lortu lehendakari izendatua izateko beharrezkoa den gehiengo osoa, ez Iñigo Urkulluk (EAJ), ez Laura Mintegik (EH Bildu). EAJren hautagaiak bere alderdiaren 27 kideen babesa lortu du; Mintegik, berriz, bere taldearen 21 botoak jaso ditu. PSE, PP eta UPyD abstenitu egin dira, hau da, 27 boto izan dira guztira. Beraz, bihar erabakiko da, gehiengo soilaren bidez, nor izango den Eusko Jaurlaritzaren hamargarren legealdiko lehendakaria.

Lehendakaria Izendatzeko Bilkura gaur goizean hasi da Eusko Legebiltzarrean 200 gonbidatu ingururekin. Esku-hartzeen ordena gutxiagotik gehiagora izan da, eta, beraz, Laura Mintegi EH Bilduren hautagaia izan da hitza hartu duen lehena. Mintegik esan du bere programak subiranotasuna duela “ardatz”. EH Bilduren hautagaiak azpimarratu du bere taldearen helburua “Euskal Herri independente eta sozialista bat” lortzea dela, eta horretarako eskura dauden “baliabide, tresna eta foro guztiak” erabiliko dituela ziurtatu du. Horretaz gain adierazi du "lan egiteko asmo sendoa" duela eta "hitz egiteko prest dagoela".

Iñigo Urkulluk, EAJren lehendakarigaiak, berriz, legebiltzarrean hiru konpromiso aurkeztu ditu hurrengo legealdirako: ekonomia suspertzeko plan bat, lanaren aldeko aurrez aurreko plan bat, eta bakearen eta bizikidetzaren aldeko akordio bat. Horren harira, “desberdinen arteko adostasuna” lortzearen alde agertu da.
Bilkura berriz hasi da 14:30ean. Arratsaldeko saioa Gorka Maneiro Unión Progreso y Democracia taldeko diputatuaren hitzaldiarekin hasi da, eta EH Bilduren hautagaia “ezin dela lehendakari” izan esan du Mintegiren taldeak ez duelako “ETA gaitzetsi”.

Antonio Basagoitik, PPren bozeramaileak, berriz, “ETA gaitzesteko, atentatuak gaitzesteko eta biktimak eta borreroak ez nahasteko” eskatu dio EH Bilduren hautagaiari. Popularren bozeramaileak Iñigo Urkulluri ohartarazi dio PPk aurka egingo diola “krisia bere obsesio banantzaileak gauzatzeko aukera gisa erabiltzen badu”.

Bestalde, Patxi López jarduneko lehendakariak azpimarratu du bere alderdiak oposizio “koherentea” egingo duela eta ez duela “gorrotoz” edo “errebantxa” lortzeko gogoz jokatuko. López krisia gainditzeko akordioak lortzearen alde agertu da, baina Iñigo Urkulluk defendatu duen programaren “zehaztasun” falta kritikatu du.

Iruzkin bat
  • @aitordelavilla
    2012.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    @eideralkorta hemen beste batzuk topa ditzazkezu. http://t.co/I6sfN5FM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko