Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Epaitegiak aparteko ordainsariaren harira eman duen epaiaren aurka

2012.eko abenduak 11

Eusko Jaurlaritzak euskal funtzionarioen Gabonetako aparteko ordainsaria ordaintzea erabaki zuela-eta Espainiako Gobernuak eskumen-gatazka bat planteatu zuen, eta Konstituzio Auzitegiak eskumen-gatazka hori izapidetzeko onartu du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiak jakinarazi du Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea erabaki duela. Mendiak esan du aparteko ordainsariaren ordainketa egiteko agindua “emanda dagoela” eta ordainketa egiteko izapide guztiak “eginda daudela”.

Bozeramaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren dokumentua ofizialki jaso arte itxarongo du, “aztertu egingo du, eta, jakina, erabakiaren kontrako errekurtsoa aurkeztuko du, eta langile publikoak lasaitzeko modua bilatuko du, langileak baitira Auzitegiaren erabakiaren gorabehera horiek gehien pairatzen ari direnak”.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak euskal funtzionarioek Gabonetako aparteko saria kobra dezaten egin beharreko guztia egin du, “ordainsariak ordaintzeko egin behar ziren izapideak egin baititu”.

Mendiaren hitzetan, “gobernu honek arrazoia du, zuzenbidean oinarritutako arrazoiak ditugu eta hartu den erabakiaren inguruko segurtasun juridiko osoa dugu”. Gainera, Eusko Jaurlaritzak “aparteko ordainsaria ordaindu besterik ezin du egin”, erantsi du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.12.11)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-12-11n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)