Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: "EAJk ezin izango du oinordetzarekin jokatu murrizketak egiteko"

2012.eko abenduak 10

Patxi Lopez lehendakariaren esanetan, EAJk ezin izango du gobernuaren "oinordetzarekin jokatu nahi dituen murrizketak egiteko". Hurrengo Eusko Jaurlaritzak "oinordetza ekonomiko txarra" jasotzen badu, EAJk "diru-sarrera handiagoak sortuko lituzkeen" erreforma fiskala egitea baztertu zuelako izango dela adierazi du Lópezek.

Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, hurrengo gobernua "historian izandako gobernu ahulena" izango dela azpimarratu du Lehendakariak "adostasunik lortzeko esfortsurik ez dutelako egin".

Funtzionario publikoen ordainsariaren harira, Jaurlaritza "izapideak bizkortzen" ari dela aitortu du Lehendakariak. Lópezen esanetan, ordaintzeko agindua "dagoeneko emanda" dago, eta gaur bertan dirua emateko izapide informatikoak abiatuko dituztela aurreratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak