Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Kolonbian eskubideen urraketa larriak zigorrik gabe gelditzen direla salatu dute Euskko Jaurlaritzak eta CEAR Euskadik

2012.eko abenduak 10

Eusko Jaurlaritzak Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko programa bultzatu zuen 2011n, haien jardueragatik jazarpenak eta mehatxuak nozitzen ari diren edo horretarako arriskua duten pertsonak Euskadin hartzeko. CEAR Euskadik zuzendu du harrera-prozesua.

Lehenengo edizioan Kolonbiako hiru pertsona hartu ziren. Herrialde horren historia indarkeriak markatuta dagoen arren, gizarte-mugimenduen erresistentziak eta proposamenek ere garrantzi handia dute gizarte-justiziadun bakea bilatzeko jardunean.

Programaren harira eta hartutako lehen hiru defendatzaileak itzuli ondoren, Euskadiko ordezkaritza bat joan zen Kolonbiara 2012ko uztailean, haien egoeraren, komunitateen eta parte hartzen duten gizarte-erakundeen jarraipena egiteko, bai eta gobernuaren babesa ikusarazteko ere. Bidai horren ondorio bezala, Kolonbiako Giza Eskubideen egoera behatzeko eta jarraitzeko Euskadiko I ordezkaritza txostena aurkeztu dute gaur Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendariak eta Patricia Bárcena CEAR Euskadiko zuzendariak.

Txosten horretan, Kolonbiako gobernu-aldaketak tonu-aldaketa bat ere ekarri duela ondorioztatzen da. Juan Manuel Santos presidentetzara iritsi izanak diskurtso politiko berria ekarri du; hala, giza eskubideen aldeko lana aintzat hartzea eta herrialdean dagoen gatazkari irtenbide baketsuak bilatzea biltzen ditu.

Beste ondorioetako bat, eskubideen urraketa larri batzuk behin eta berriz estrukturalki zigorrik gabe gelditzen direla nabarmendu beharra. Prozesu judizialak gehiegitan alferrikakoak izaten dira , edo kanpoko esku-hartzeek akastuta daude.

3 iruzkin
  • @terepetore
    2013.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @ColectivoMaloka: Gobierno Vasco y CEAR denuncian la "impunidad" ante violaciones de derechos humanos en Colombia http://t.co/UIYhgE3y

  • @ColectivoMaloka
    2013.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y CEAR denuncian la "impunidad" ante violaciones de derechos humanos en Colombia http://t.co/UIYhgE3y

  • @CCastroEduardo
    2013.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y CEAR denuncian la "impunidad" ante violaciones de derechos humanos en Colombia, http://t.co/YaQH1V5z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)