Berriak Osasun eta Kontsumoa

"Zu eta Kronikotasuna"

2012-12-10

Osasun sistemako profesionalei eta herritarrei zuzenduriko ekintza hau, erosketa Publiko Berritzaile moduan garatu da. Osasungintzaren eraldatze prozesuan protagonista diren guztien sentsibilizazioa eta parte-hartzea du helburu, zahartzea eta kronikotasunaren erronkari eratzuteko. KronikBasque estrategiaren lehenengo produktua da, dagoeneko merkatuan dago eta kronikotasunaren erronkari erantzuna eman nahi dioten beste osasun sistemei eskaintzen zaie.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak, Olga Rivera jarduneko Osassun sailburuordea ekitaldiaren buru izanik, "Zu eta Kronikotasuna" www.zuetakronikotasuna.com online prestakuntza ekintza aurkeztu du. Euskadiko osasun profesionalei eta herritarrei zuzenduta.

Industria Sailaren finantziatzio eta laguntzarekin burutu den ekimen honek, egungo gizarteak duen kronikotasunaren erronka aurkezten du, helburu praktiko batekin: hausnarketa eta konpromezua eragitea parte-hartze zuzena duen pertsona ororengan.

Aldi berean, Osakidetzak eta Osasun Sailak erronka berri hauei aurre hartzeko eta eraldaketa prozesua errazteko definituriko estrategia eta erabakiei buruzko informazioa eremua da. Modu honetan profesionalek eta herritarrek informazio eguneratua izango dute zabaltzen ari diren neurriek noiz eta nola eragingo dioten jakiteko, hala nola, errezeta elektronikoa, osasun karpeta eta Osakidetza ez presentziala besteak beste.

3 iruzkin
  • @arartekomapak
    2012-12-11

    Comentario de Twitter:
    "Zu eta Kronikotasuna" ikastaroa atzo ospatu zen... Informazio gehiago http://t.co/Y3NYe1AA

  • @inakibillos
    2012-12-10

    Comentario de Twitter:
    "Zu eta Kronikotasuna"REN ikastaroa http://t.co/EpxJ8y6p http://t.co/SoEg6Vt3

  • @inakibillos
    2012-12-10

    Comentario de Twitter:
    "Zu eta Kronikotasuna"REN ikastaroa http://t.co/EpxJ8y6p http://t.co/SoEg6Vt3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • pacientes y profesionales sanitarios